Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Udala “Gurea erabil dezakezu” kanpainaren laguntzaile

2024/07/12

Beasaingo guraso talde batek sortutako Altxa burua ekimenaren baitan abiarazitako kanpaina honek gaztetxoek herriko saltoki eta eraikin publikoetako telefonoak erabiltzeko aukera eskaintzen die mugikorren erabilera mugatze aldera 

Beasainen, 69 saltoki, denda eta egoitza publikoak ekimen honetara batu dira eta pegatina adierazgarria erakusten dute

Beasaingo Udalak, pertsonen ongizatea abiapuntu hartuta, gaztetxoen artean mugikor eta pantailen erabilerak buru osasunean dituen eraginak kezkatuta sortutako Beasaingo guraso talde baten Altxa burua ekimenarekin bat egin du. 

Guraso talde honek iazko udazkenean hasi zuen bere bidea osasun arazo honek sor dezakeen eraginaz kezkaturik. Hori horrela, guraso talde honen helburua lehen smartphonaren erosketa adina atzeratzea eta pantailen inguruan sentsibilizazio eta hausnarketarako espazioak irekitzea da.

Hori abiapuntu hartuta, “Gurea erabil dezakezu” kanpaina abiarazi du. Gaztetxoek, esaldi eta irudi hori agertzen duten pegatinak aurkitzen diren herriko saltoki, ostalaritza negozio eta egoitza publikoetako telefonoa erabili ahal izango dutela adierazten da beharrezko edo larrialdiko deiak egiteko. Hartara, mugikorren erabilera mugatzea du helburu eskaintzen den aukera honek.

Beasainen hauek dira kanpainara atxiki direnak: Mujika Autoak, Antzizar Kiroldegia, Akelarre Taberna, Anzizar Taberna, Igartza Zelaia, Speak Up!, Kids&Us, Atanes Denda, Kapritxo Igartza, Farmabi, Optika Argi, Farmazia De La Cuesta, Zuha, Tpt Kafetegia, Orient Gastroteka, Ogiberri, Kresala Gabinetea, Graficas Eguzki, Pérgola, Optika Jauregi, Multiópticas Beasain, Farmazia Ane Barrutia, Mirentxu, Ortzi Taberna, Amets Descanso, Foto Alzuri, Arkupe, Optika Jm Imaz, Ntr Kirol Elikadura, Elduaien Hizkuntz Ac., Do's Formacion, Lacunza Ih, Errotaundi, Vitaldent, Gariona, Arku Moda, Cortes Jantzidenda, Migdala, Bizi-Goxo, Intersport Urrutia, Bar Iturralde, Iñausti Hortz Klinika, Pipuh, 360 Ileapaindegia, Blues Gastrobar, Plazape, Farmazia Igor Odriozola, Aisea Goxokiak, Udaltzaingoa, Udal Liburutegia, Igunea Beasain, Nagusi Optika, Piratas&Princesas, Vicuña Sport, Farmazia Urbizu Telleria, Kux Kux, Usurbe Antzokia, Bideplaza Kafe, Goxoak, Alzuaran, Hamburgueseria Atsegin, Aldaxka Kafetegia, Brain Connections, Arteka, Udal Euskaltegia, Goiztar Prensa y Dulces, Oskarbi Kafetegia, Erloju/Ogiberri, Txoko Berri Taberna.

Imagen de WhatsApp 2024 07 08 a las 12.26.32 ebd7a46b

gurea erabil dezakezu 20240711 1

gurea erabil dezakezu 20240711 3