IX. Igartza Musika Beka
Igartza Musika Bekaren IX. edizioak banatu ditu bere sariak. Beasaingo Udalak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) antolatzen duten sariketan Donostian ikasten duten ikasleen trebezia entzun ahal izan da egun osoan eta epaimahaikideen iritziz, entzunaldietan musikariek erakutsitako maila gorenekoa izan da.
Gauzak honela, Natalia Tchitch, Joseba Candaudap, Jesús Echeverría Jaime eta Garazi Zabaletak osatutako epaimahaiak Master eta Gradu mailan ikasle hauek saritu dituzte: Gradu mailako irabazlea saxofoi espezialitatean Lugoko Xurxo Morales Varela izan da. Diploma eta 2.200 euroko diru-saria jaso ditu. Master mailakoan berriz, klarinete espezialitatatean, Alejandro Costa Vilella, (Torrevieja, Alacant) saritu zuten diploma eta 3.300 eurorekin.
Beasaingo Udalak eta Musikenek eskerrak eman nahi dizkiete sariketako parte-hartzaile guztiei, epaimahaikideei eta publikoari orohar bertaratzeagatik.