Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Ekonomia eta enplegu sustapenerako abian jarritako ekimenak azaldu dizkie alkateak Alacantetik etorritako ordezkariei

2018/07/02

Alkoi eta eskualde hartako agintariak, alderdi politikoetako ordezkariak, enpresariak eta sindikatuetako ordezkariak  izango dira egunotan gure artean eskualdeko enpresak eta erakundeak ezagutzen

Goierriko eta Gipuzkoako enpresen partaidetza sustatzen duten kudeaketa ereduak ezagutzea eta Beasaingo Udalak enplegua eta ekonomia sustatzeko abian jarritako ekimenak ezagutzen egongo dira

Alkoi (Alacant) eta bertako eskualdetik iritsitako ekonomia alorrarekin zerikusia duten hainbat eragileetako ordezkariei harrera egin die Beasaingo Udaletxean Aitor Aldasoro alkateak. Alcoiko alkatearekin batera, eskualde horretako sindikatu, talde politiko, erakunde ekonomiko, eta enpresa munduarekin zerikusia duten 21 pertsonei egindako harreran, Beasaingo Udalak eta Goierri eskualdeak enpresa mailan ekonomia eta enpleguaren sustapenerako martxan jarritako ekimenen berri eman die.

Funtsean, Beasaingo Udalak udalerrian eta eskualde mailan langabeziari aurre egiteko eta bertako ekonomia sustatzeko jarritako baliabideei buruzko xehetasunak eman ditu. Enplegu plana, coworkingerako diru laguntzak, formazioa eta enpresekin Udalak dituen harremanez mintzatu zen alkatea eta gonbidatuen galdera eta zalantzei erantzun zien.

Alacant probintziatik etorritako talde honek hiru eguneko egonaldia egingo du Beasainen, uztailaren 1etik 3ra. Bisita honen helburu nagusiak hauek dira; Goierrin, Arrasaten eta Gipuzkoan ematen diren enpresen partaidetza sustatzen duten kudeaketa ereduak ezagutzea eta enpresak bisitatzeaz gain, helburu hori lortzeko zein bitarteko erabili diren gure bailaran erakutsiko zaie, eta modu berean, nola sortu diren hau bideratzen duten erakunde ezberdinak, Goieki, Goierriko Herrien Fundazioa, Goierri Eskola, Goierry Valley eta abar.

Enpresa eta erakundeez gain, ze elkarte edo zein beste baliabide erabiltzen diren Goierrin proiektu aurreratuenei babesa emateko eta kultura berri bat sortzeko bitartekariak ezagutuko dituzte, esaterako Lemniskata zientzia elkarteak jokatzen duen papera zentzu honetan.

Ordezkarien artean, Alcoiko alkateaz gain, eskualdeko CCOOko ordezkaria, ekonomia eta kudeaketa estratejikoaren arduraduna, PP eta Ciudadanos alderdi politikoetako zinegotziak, Ibi udalerriko alkate ordea, Caixa Popularreko eskualdeko arduraduna, Ibiko enpresarien elkarteko ordezkaria, Alcoiko merkatal ganbarako presidentea eta Ibiko sustapen ekonomikorako arduradunak daude.

alcoy1

alcoy2Aitor Aldasoro eta Antonio Frances Alcoiko alkatea