Beasaingo Udalak herriguneko leiho eta balkoiak apaintzeko bigarren lehiaketa antolatu du
Deialdi honen helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta horiek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita apainketak ingurumenari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea. Lehiaketan Beasainen dauden etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte. Leiho eta balkoi horiek kaletik begiratuta ikusteko moduan egon behar dute apainduta.
Baldintzen artean, balkoiek gutxienez ekainaren 15etik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne). Parte hartzeko izena eman beharko da, azokako loreen postuetan, herriko loradendetan edo
Irabazleak aukeratzeko hiru boto izango dira: bata udaleko merkataritzako ordezkari batek emango du eta beste biak bi lore saltzailek emango dituzte.Epaimahaiak erabakitakoa apelaezina izango da, lehiaketa honetako parte hartzaileek onartu egin beharko dituzte oinarri hauek eta baita epaimahaiaren erabakia.
Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna,landare eta koloreen konbinaketa eta loreen diseinua.
Sariak
Sari banaketa uztaileko larunbateko azoka berezian, uztailaren 7an, izango da. Loinazko San Martin plazan 13:30ean.
Sariak ondorengoak izango dira:
1.saria: 200 euroko saria larunbatetako azokako lore-saltzaileen postuetan gastatzeko eta bertako produktuen saskia.
2.saria: 200 euroko saria udalerriko loradendetan gastatzeko.