Laguntzak 2017ko ura eta zaborren tasetarako dira eta eskaerak martxoaren 1etik 31ra arte aurkeztu daitezke Igunean
- urteari dagozkion Udaleko Tasen (ura eta zaborra) arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2018ko martxoaren 1etik 31ra.
Horretarako ondorengo dokumentuak bete behar dira eta herritarren arretarako bulegoan Igunean, entregatu.
pdf Aurkezteko dokumentazioa (15 KB)
pdf Komunitateko fakturazioa (9 KB)
Laguntzak eskatzeko baldintzak honakoak dira:
. Eskatzailea den pertsonak eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar du eta eskaeran agertzen den helbidean bizi.
. Balorazio ekonomikoan etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien 2017ko diru-sarrerak eta ondasun higikorren etekinak kontutan hartuko dira.
. Ondasun higiezinak (2. etxebizitza, lokalak edota garajeak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.
Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2017koak) baremoa ondorengoa izango da:
- 9.907,80 euro arte, ordainagiriko zenbateko guztia lortzeko.
- 9.907,80 eurotik 14.861,70 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren % 75 lortzeko.
- 14.861,70 eurotik 19.815,60 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren % 50 lortzeko.
Bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da beren diru sarreretatik. Kopuru hau 3.873,52 eurokoa izango da bigarren pertsonagatik eta hirugarrengotik aurrera 2.582,30 eurokoa izango da.
Eskaerak egiteko informazioa eta dokumentazioa Beasaingo Udaleko webean edo herritarrentzako arreta bulegoan iGunean daude eskuragai eta Igunean aurkeztu beharko dira beteta, astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 14:30etara. Informazio gehiagorako 943028050 telefono zk.ra deitu daiteke.