Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Azpiegiturak eta zerbitzuak

Nafarroa etorbidea eta Oriamendi lotuko dituen igogailua eraikitzeko lanak kontratatuta

2021/03/01

Bi kaleen arteko eremuaren berurbanizazioa eta irisgarritasuna hobetzeko lanak Otegi Gaztañaga enpresak burutuko ditu bost hilabeteko epean

Herritarren beharrei egokitutako Beasain atseginago, erosoago, irisgarriago eta finean bizigarriagoa eraikitzen jarraitzeko helburuari lotuta, otsaileko gobernu batzordeak ontzat eman du Nafarroa etorbidea eta Oriamendi lotuko dituen igogailua eraikitzeko enpresaren kontratazioa. 

Igogailuaren eraikuntzarekin Nafarroa etorbidea eta Oriamendi lotuko dira baina honekin batera Foru eta Nekolalde kaleetara iristeko aurretik dauden igogailuei gehituko zaie, ardatz irisgarri berri bat sortuz. Horrela, Nafarroa etorbidetik goiko kaleetaraino dagoen ibilbidea mugikortasun urriko pertsonen zerbitzura geratuko da.

Aldi berean, Nafarroa etorbideko mailan plazatxo bat sortuko da eskilaren diseinu berriari esker eta kota desberdinetan aurkitzen diren lokal komertzialen irisgarritasuna bermatuko du azpiegitura berriak, dendari eta bezeroen mesederako.  

Bestalde, Aranealde adinekoen egoitza Urbi-etxeko beheko solairura leku-aldatuko denez, igogailu berriak erretiratuen egoitzara iritsi ahal izatea erraztuko du. 

Bost hilabeteko lanak

Honela bada, igogailu berria eraiki eta bi kaleen arteko eremua berurbanizatzeko lanen esleipenean, kontratazio mahaiaren arabera Otegui Gaztañaga epresaren proposamena izan da puntuaketa gehien jaso duena eta esleipen prezioa 242.624,16 euroko izan da. Nafarroa etorbidea eta Oriamendi arteko eremuaren berurbanizazio lanak eta igogailuaren eraikuntzak bost hilabeteko epean burutuko dira eta aste santuaren ondoren dago aurreikusita hasiko direla.  

igogailua infografia igogailua infografia2 igogailua infografia4