Igartzako kirol eremua balioan jarri eta aisialdirako erreferentziazko toki bihurtu du gaztetxoentzat
Red Bull aldizkariak estatuko pista esanguratsuenen argazkien zerrendan kokatu du Beasaingoa
Iazko urriaren 19an estreinatu zen ofizialki Igartza auzoan kokatzen den Beasaingo Pumptrack pista berria. Beasaingo Udalak erabilera gutxi duten eremuak indartzen jarraitzeko etengabeko lanaren baitan eraiki zuen pista berria, akupuntura urbanoaren filosofiari eutsiz.
Pumptrack pista berriak, Igartzako kirol eremua berritu eta osatu du. Lehen zuen erabilera eskasa ikusita, kirola eta aisiarako guen hau indartzeko helburua du bete du Udalak eta erreferentziazko toki bihurtu da gurpilen gainean ibiltzen diren gailuentzat eta gaztetxoentzat. Adin mugarik ez dago erabiltzaileentzat eta bi pista ezberdin daude eremuan, bata motza haurrentzat eta bestea luzeagoa gazte eta helduentzat.
Red Bull aldizkarian Beasaingo pista
Red Bull kirol aldizkariak joan den hilabetean Pumptrack pistei buruz argitaratutako artikuluan, estatu mailan egin diren pista berriei buruzko argazki sorta argitaratu zuen. Galeria horretan Beasaingo pista aurkitzen da.
Pumptrack eremuaren ezaugarriak
1.300 metro koadroko eremua hartzen du eta 1.000 metroko luzera du pistak. Eraiki zenean ezaugarri hauek dituen Gipuzkoako lehena izan zen. Halako pista batean bizikleta, skate edo irristatzen den edozein gailurekin ibil daiteke. Bihurguneak, maldak eta trabak daude pistan eta gidariek halakoak gainditu behar izaten dituzte. Pumptrack pistan bizikleta, skate edo irristatzen den edozein gailurekin oztopoak gaindituz ibili daiteke.
Erabilerari dagokionez, Kaskoa eta babesak eramatea beharrezkoa da eta haurrak helduek lagunduta ibili behar dira. Motorra duten gailuak debekatuak daude, baita bertan oinez ibiltzea, animaliak sartzea edo kontrako norabidean ibiltzea.