COVID 19 birusaren hedapena dela eta Osasun-larrialdiko egoera deklaratu izanak programaturik zeuden emankizunak atzeratzea ekarri du
Alkatetza eta zirkuaren ordezkariak gaur goizerako hitzartuta zuten bileran hartu dute “Il Circo Italiano” zirkoak Beasainen zituen emankizunak bertan behera uztea. Zentzuz eta adostasunez hartutako erabakia izan da. Bai alkatea eta bai zirkoaren ordezkariak Jaurlaritzako Osasun Saila eta Joko eta Ikuskizunetarako arduradunekin etengabeko harremanean izan dira egunotan eta halaxe izaten jarraitzen dute eta aldakorra izaten ari den egoera aztertu ondoren erabakia berehala hartu dute azken orduan osasun-larrialdiko egoera deklaratu ostean.
Zirkoaren emankizunak bi edo hiru astez atzeratuko dira egoerak eta osasun agintariek adierazten dutenaren baitan. Baldintza hauekin beraz, zirkoa eta zirkoko azpiegitura eta pertsonentzako leku aproposa lagako dio Udalak denbora epe horretan Beasainen egonaldia egin dezaten.