Telefonia mugikorreko operadoreak belaunaldi berriko 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Beasainen, 700 eta 800 MHz-eko bandetan

Llega700 entitateak zerbitzu berria eta TDTa bateragarriak izatea ziurtatuko du. Prozedura horretan herritarrei sor dakizkieken arazoak konpontzeko doako zerbitzua eskainiko die

Telefonia mugikorreko Telefónica, Vodafone eta Orange operadoreek iragarri dute belaunaldi berriko telefonia mugikorreko 4G eta 5G zerbitzuak ezartzen hasiko direla Beasainen, 800 eta 700 MHz-eko bandetan, hurrenez hurren. Horrek esan nahi du, beasaindarrek abiadura handiko konexio mugikorra erabili ahalko dutela, eraikinen barrualdean estaldura hobea izango dutela eta dagokion eremu geografikoa handiagoa izango dela.

Teknologia berria eta Lurreko telebista digitala (TDT) bateragarriak izatea ziurtatzeko, operadoreek Llega700 entitatea jarri dute martxan, telebista seinalean sortu daitekeen edozein arazo konpontzeko. 

Belaunaldi berriko sare mugikorra eta TDTa bateragarriak izatea ziurtatuko da

Llega700 entitateak bere zerbitzuak eskainiko ditu, 800 eta 700 MHz-eko bandetako 4G eta 5G igorpen mugikorra eta TDT zerbitzuaren seinalea bateragarriak izatea ziurtatzeko.

Horretarako, Llega700ek doako zerbitzuak emango dizkie herritarrei; besteak beste, estazioak piztu ondoren, prozedura zuzentzaile bat egingo du. Horren bidez, Llega700ek beharra duten erabiltzaileak artatuko ditu, eta sortu daitezkeen arazoak kudeatu eta konponduko ditu, kosturik gabe.

Zerbitzu horiek kudeatzeko, arreta emateko doako telefono zenbaki bat (900 833 999) eta webgune bat (www.llega700.es) jarri dituzte herritarren eskura.

Zerbitzua urriaren 11ko 579/2019 Errege Dekretuaren esparruan ezarriko da. Lege testu horren ondorioz, 694tik eta 790 MHz-era bitarteko maiztasunak askatu ziren (UHFko 49.etik 60.era arteko kanalak), hots, ordura arte Lurreko telebista digitalaren seinalea jasotzeko erabiltzen zirenak. Askatzeko prozesu hori bigarren dibidendu digitala da. Ordutik aurrera, maiztasun horiek telefonia mugikorreko operadoreei esleitu zitzaizkien, belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko.

Alde on nagusiak: estaldura handiagoa eta hobea

Sare mugikor berriarekin, atea zabaldu zaie zerbitzu eta erabilera berritzaileei. Gainera, hobekuntza nabariak lortuko dira deskarga abiaduran eta datuen bidalketan (argazkiak, musika edo definizio handiko ikus-entzunezko edukia), eta etekinik handiena atera ahalko zaie onlineko aplikazioei; bideojokoei, adibidez. 

Belaunaldi berriko telefonia mugikorreko sareak oinarrizko bi hobekuntza ekarriko ditu. Lehen hobekuntza da espainiar geografiako orografia zailekin lotuta dauden arazoak konpondu ahalko direla, estaldurak huts egin izan dielako sarritan. Eta bigarren hobekuntza da estaldura egongo dela eraikinen barrualdean ere.

Era berean, belaunaldi berriko teknologiaren bidez, zerbitzu berriak ezarri ahal izango dira enpresetan eta administrazio publikoetan; esate baterako, enpresen aplikazioak mugimenduan, multimedia edukia handia denean, eta bideo deiak erabili ahal izatea.

Bestalde, 700 eta 800 MHz-eko bandetan lortzen den estaldurarik handiena hobetu egingo da eraikinen barruan, eta zerbitzua modu eraginkorrean zabaldu ahalko da geografikoki.

4G eta 5G zerbitzuak ezartzeko prozesua gutxika egiten ari dira geografia nazional osoan. Jada zer herritan aktibo dauden ikusteko, joan esteka honetara: https://www.llega700.es/contacto_mapa.php