3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat hilean 200 euroko diru laguntza eskaerak Igunean tramitatu daitezke
Eusko Jaurlaritzak ematen duen prestazio hau hileko txeke bat da, eta atzeraeraginezko izaera du urtarrilaren 1etik aurrera. Horrela, 2020. eta 2023. urteen artean haur bat izan duten eta oraindik 3 urte bete ez dituzten familia guztiei emango zaie.
Eskaerak, Beasaingo Udaleko herritarrentzako informazio eta arretarako bulegoan egin daitezke. Modu presentzialean ez ezik, identifikazio elektronikoa (BakQ) erabiliz ere eska daiteke, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez (Zuzenean).
Laguntza berria hilean 100 eurokoa izango da hirugarren eta ondorengo seme-alabengatik (3-7 urte artean), eta jaiotza, adopzio, tutoretza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioagatik eska daiteke.