BERRESKURATZE, ERALDAKETA eta ERRESILIENTZIA PLANA - NextGenerationEU
ZER DA NEXT GENERATION EU?
- - Europar Batasunak Next Generation EU funtsak sortu ditu, 2020. urtearen amaieran onartuak, estatu kideen susperraldi jasangarri, uniforme, inklusibo eta justua bermatzeko eta koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzeko tresna gisa. Helburua da Europa osasungarriagoa, berdeagoa, digitalagoa, indartsuagoa eta berdintasunezkoagoa sortzea.
- Europar Batasunak funts-sorta bat esleitu die estatu kideei, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalak (EEBP) garatuz.
- 2021eko apirilaren 27an, Espainiako Gobernuak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (EEBP) onartu zuen. Plan horretan, Espainiako ekonomia modernizatzera, hazkunde ekonomikoa berreskuratzera eta COVID-19aren krisiaren ondoren enplegua sortzera bideratutako inbertsio- eta erreforma-multzo bat jasotzen da. Plan horiek hamar palanka-politikatan eta herrialdea modernizatzeko inbertsio- eta erreforma-proiektu koherenteak artikulatzen dituzten hogeita hamar osagaitan egituratzen dira.
Plan horretan, turismo-sektorearen lehiakortasunaren arloko jarduketa berezien inbertsio-lerroa sartu da, turismo-erabilerako ondare historikoa birgaitzeko inbertsioaren bidez, bai eta autonomia-erkidegoei funtsak transferitzearen bidez ere, liburutegi publikoetan paperezko liburuak hornitzeko. - Turismo-erabilerako ondare historikoa birgaitzeko inbertsioari dagokionez:
-
- Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak (MINCOTUR), abenduaren 7ko 1074/2021 Errege Dekretuaren bidez, turismo-erabilera duten titulartasun publikoko kultura-intereseko ondasunen birgaitzea finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen du, hiru ardatz finantzagarriren inguruan, garrantzi turistiko handia dutelako. Horietako bat Xacobeo 2021-2022 Turismo Plan Nazionala da. Esparru horren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoa da onuraduna.
- Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Donejakue Bidea, monumentu-multzo kategoriarekin, sailkatutako kultura-ondasun da. Dekretu horren IV. eranskinean, hari atxikitako ondasunen zerrenda jasotzen da. Horietako bat "Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa da.
- Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 700.000 euroko zuzeneko dirulaguntza eman dio Beasaingo Udalari, Igartzako monumentu-multzoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarria Europako funtsen kontura gauzatzeko. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta, horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da bi erakundeen artean.
- 5. Liburutegi publikoetan paperezko liburuak eskuratzeko autonomia-erkidegoei funtsak transferitzeari dagokionez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022-09-28ko Aginduaren bidez, 2021eko uztailaren 23ko Kulturaren Arloko Biltzarrean ezarritako baldintzak kontuan hartuta, 2022an udalerriko irakurketa-liburutegi publikoei paperezko liburuak erosteko dirulaguntzak ematea arautu zuen. Horretarako, Beasaingo Udalari 3.580,00 €-ko laguntza eman zaio (Kultura Sailburuordearen ebazpena).
6.- Horrezaz gain, Udalean garatzen ari den hainbat ekintzetarako dirulaguntza-eskaeren ondorioz, Europako Fondoetatik, NEX GENERATIONEU, datozen laguntzak jasotzen ari da Beasaingo Udala.
FINANTZATUTAKO PROIEKTUAK
1.-IGARTZA MONUMENTU‐MULTZOA MANTENTZEA ETA BIRGAITZEA: AURREIKUSITAKO JARDUKETAK
2.- UDAL LIBURUTEGIA PAPEREZKO LIBURUZ HORNITZEA
DIRUZ LAGUNDUTAKO EKINTZAK
- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENERGIA BERRIZTAGARRIAK BULTZATZEA.
- Kiroldegiko teilatuko plaka fotovoltaikoak: 252.720,00 € (ikus ebazpena, kartela, bilakaera txostena)
- Loinaz futbol zelaiko teilatuan instalazio fotovoltaikoak (ikus Ebazpena, 1.kartela, 2.kartela, bilakaera txostena)
- MOVES PROGRAMA (EUSKAL HERRIA) BEASAINGO UDALA.
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bat Nafarroa Etorbidean: 13.684,04 € (ikus Ebazpena, kartela, bilakaera txostena).
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune Gipuzkoa plazan: 11.343,19 € (ikus Ebazpena, 1. errekarga kartela, 2. errekarga kartela, bilakaera txostena).
EEBP GAUZATZEKO HARTUTAKO NEURRIAK
Beasaingo Udalak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (EEBP) gauzatzen duenez, sistema eta neurri zehatzak ezarri behar dira interes-gatazkak, ustelkeria eta iruzurra prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko, bai eta finantzaketa bikoitza saihesteko ere.
IRUZURRAREN AURKAKO PLANA:
IRUZURRAREN AURKAKO BATZORDEA