Barrendain plazaruntz irtetzea zen aukera bakarra eta orain ez da bide luzeagoa egin behar izango Zaldizurretako biribilgunera iristeko

Gernikako pasealekuko aparkalekuko irteerak bi norabideetara hartzeko aukera eskaintzen du iada. Orain arte, Barrendain plazaruntz irteteko aukera ematen zuen soilik eta Zaldizurretako biribilgunera joateko, Barrendain plazatik Mendeurren etorbideraino iristea behartzen zituen ibilgailuetako gidariak norabide aldaketa hartzeko. 

Orain ordea, aparkalekuko irteeran bertan bi aukerak ahalbidetu dira. Gidariek eskuinera (Barrendain plaza) edo ezkerrera (Zaldizurretako biribilgunea) joateko aukera dute eta lehen eman behar zuten itzuli guztia saihestuko dute. 

Aukera berri hau martxan jartzeko seinalizazio guztia aldatu da. Ispiluak jarri dira irteeraren parean zeharka etor litezken ibilgailuak ikusteko eta asfaltoan ere dagokion gezia margotu da. Beti bezala, trafikoan egindako hobekuntzen baitan, arretaz gidatzea eta jarritako seinaleei kasu egiteko erregua luzatzen da.  

gernika aparkaleku irteera 2 gezia