Mugikortasun jasangarria

ZER DA MUGIKORTASUN JASANGARRIA?

Mugikortasunak pertsonen eta salgaien joan-etorri guztiak hartzen ditu, ez soilik trafikoa eta ibilgailu motordunak. Horregatik, mugikortasunak kontuan izan behar ditu oinez ibiltzen diren, garraio kolektiboa edo bizikleta erabiltzen duten pertsonen beharrak. Jasangarritasunak giza jardueraren ingurumen-ondorioei eta ondorio sozioekonomikoei erantzuten die. Jasangarritasunaren eta mugikortasunaren kontzeptuak konbinatzen baditugu, mugikortasun jasangarriaz hitz egin dezakegu, eta horrek pertsonen eta salgaien joan-etorriek ingurumenaren eta gure gizarteen erronkei aurre egiteko lagun dezaten, bideak bilatzera gonbidatzen gaitu, bai esparru globalean, bai tokian tokikoan. Alde horretatik, mugikortasunaren kultura berri bati buruz ari gara hitz egiten.

 

ZER DA BERDINTASUNEZKO MUGIKORTASUNA?

Genero ikuspegiak gizon eta emakumeen arteko eskubide berdintasuna bermatu nahi du, eta pertsona guztien eguneroko beharretan pentsatu. Gure hiria ikuspuntu ezberdinik gabeko mugikortasun jarraibide jakin batzuekin pentsatua izan da. Ezinbestekoa da, besteak beste, beldurraren eta zaurgarritasunaren sentsazioari erreparatzea; izan ere, emakume askok, adinekoek, adingabeek edo gazteek, beren mugimenduak murrizten dituzte, ez dira kalera ateratzen edo joan-etorri jakin batzuk saihesten dituzte.

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

Ondoko adibideek erakusten dute, beren asmakizun eta akatsekin, mugikortasunaren arloan gauzak alda daitezkeela.