Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Beasaingo Udala toki erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko

2016/01/13

 

BILDUTA

Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren Zuzendari Orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailare n 4koa)

Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzenda riak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk ., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.

Eta bestetik, Aitor Aldasoro lturbe jauna, Beasaingo Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araub idearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.

Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako


ADIERAZTEN DUTE

LEHENENGOA.- Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezar ritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzea n TBN) gauzatzen ditu aurreko S. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak .

BIGARRENA.- Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiar i, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:

  • Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
  • Zirkulazioko Biktimen eta lstripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
  • Erakunde autonomoa ren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu­ baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.

HIRUGARRENA.- Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzeare n gaineko urriaren
lSeko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulaz ioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.

LAUGARRENA.- Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:

  • Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
  • Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.

BOSGARRENA.- Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.

SEIGARRENA.- Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asma horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.

ZAZPIGARRENA.- Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.


Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-h itzarmen hau formalizatu dute.
 

KLAUSULAK


LEHENENGOA.- Hitzarmenaren xedea

Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.


BIGARRENA.- Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak

  1. Udalari lbilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-haus leen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen l. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
  2. lbilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun - eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.


HIRUGARRENA.- Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak

  1. TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
  2. Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.


LAUGARRENA.- Udalaren betebeharrak

Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:

  1. Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedu ra zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
  2. Adostutako formatuan eta epeetan lbilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
  3. Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki , Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
  4. Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET} alta emanda egotea .
     

BOSGARRENA.- Datu pertsonalak babestea

Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen lbilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.

Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko Ianak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.

DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.

Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jard uera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.

Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.


SEIGARRENA.- Araubide juridikoa

Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1, e) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz . Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari,betetzeari,amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen -batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.


ZAZPIGARRENA.- Jarraipen-batzordea

Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.

Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.

Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.

Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 11. Tituluko 11. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoare n mende egongo da.

Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:

  1. Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
  2. Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
  3. Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.


ZORTZIGARRENA.- Aldaketa

Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.


BEDERATZIGARRENA.- lndarraldia eta suntsiarazteko kausa

Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. lsilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:

  1. Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
  2. Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako .erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
  3. Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardu eraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.

 

l. ERANSKINA SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA

l. Komunikazio-kanal baten identifikazioa

Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:

  • Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
  • DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak -datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen-, betetzen direla egiaztatzeko.


2. Erabiltzaileen kudeaketa

Puntu honetan udalak hau bermatuko du:

  • DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabi ltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak) .
  • DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
  • Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.


3. Sarbide-kontrola

Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
 

4. Datu-eskaeren auditoriak

Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela .

Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.


5. lnformazioa biltegiratzea

Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.


6. Probak eta datu errealak

Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
 

 

Azken eguneratzea: 2016/01/13