Dokumentala 95’ +7
Zuzendaritza: Antón Álvarez
Antón Álvarezek, C.Tanganak, Yerai Cortés ezagutu zuenean, erabat liluratuta geratu zen bere talentuarekin eta bere familia-historiarekin. Flamenkoaren barruan ezohikoa da Yerai; ijito tradizionalistenek eta bera partaide den olatu berriko artista abangoardistek errespetatzen dute. Elkarrekin bidaia bat egitea erabakitzen dute, abestiak pena handi batek markatzen dituen disko bat grabatzeko. Bertan, prozesu artistikoak berak iraganarekin aurrez aurre jartzen du eta familiarteko sekretu bat esploratzera bultzatzen du, horren bidez gurasoekiko harremana berrantolatzen saiatuz. Emaitza pasio, maitasun eta barkamen istorio batean murgiltzeko esperientzia musikal paregabea garatzen duen filma da.