- Antzerkia -
Antzerki Garaia: NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN
Ostirala, 11. Apirila 2025, 20:30
Ni flores, ni funeral, ni cenizas ni tantán, gainditze, samurtasun eta gizatasun istorio bat da. Zainketa aringarriak eta «ondo hiltzea» ardatz hartuta, bizitzari pozik aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten guztiei egindako kantua. Azken etapa honetan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten beste guztiak aintzatestea.
Egilea: Maria Goiricelaya
Ekoizpena: La Dramática Errante
Antzezleak: Ane Pikaza, Patxo Telleria, Loli Astoreka, Aitor Borobia, Egoitz Sánchez, Idoia Merodio
Zuzendaritza: Maria Goiricelaya
Iraupena: 90´
Kokapena: Usurbe Antzokia