'Energia Argitu' programaren baitan, Beasaingo Udalarekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak tailer bat antolatu du berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izateko.
Apuntatzeko interesatuek argitu@gipuzkoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute, edo bestela 605 757 687 telefonora deitu (09:00etatik 18:00etara).
Gainera, jarduera honi buruzko xehetasun gehiago erakundearen webgunean aurki daitezke: www.argitu.eus