Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko kanpoaldean bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera, eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.