- Orokorra -
BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA
Larunbata, 03. Apirila 2021, 10:00 - 14:00
Azokaren egitaraua:
10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.
12:00 Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero joleek azoka girotuko dute.
13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.
14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.
Hilero bezala errezeten liburuxkak eta erosketa poltsak banatuko dira. Bestalde, Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira saski bakoitzarekin batera. Beraz, 4 sarrera bikoitz izango dira guztira.
Apirilaren 23an liburuaren eguna dela eta, liburutegiko xahuketa egin eta gero, ekoizleek liburutegiko liburuak banatuko dituzte.
Kokapena: Loinazko San Martin plaza
