Hizlaria: FAUSTINO MUJIKA
Faustino Mujika Garitano Unibertsitate Katedraduna da "Ingurune Jarraien Mekanika eta Egituren Teoria" Jakintza Arloan.
Industria Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Doktoretza tesia UPV/EHUn egin zuen, doktoretza sari berezia lortuz.
Irakaskuntzari dagokionez, Gradu mailan Mekanika eta Elastikotasuna eta Materialen Erresistentzia-rekin erlazionatutako gaiak eta Master mailan, Material Konpositeen Mekanikarekin erlazionatuta-ko gaiak irakatsi ditu. 9 doktoretza tesi zuzendu ditu.
Bere ikerkuntza lana Material Konpositeen Portaera Mekanikoarekin erlazionatuta dago. Web of Science-en barneratutako 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, horietako 27k zuzendutako dok-toretza tesiekin harreman zuzena dutelarik.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariordea, “Asociación Española de Materiales Compuestos (AEMAC)”-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Gipuzkoako Industri Inge-niarien Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzarreko kidea da.
Faustino Lemniskatako kidea da eta hainbat arlotan laguntzailea ere dugu.
Antolatzailea: Lemniskata zientzia elkartea
