Dokumentala 90’ +7
Zuzendaritza: Lander Garro
Elkarrizketatuak: Gaizka Aranguren, Juan Kruz Lakasta, Tonino Carotone, Jaxin Gómez, Iñigo Balbas, Fernando Mendiola
Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango den egunean. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete. Zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 90 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.