Testua: Garbi Losada, Jose Antonio Vitoria, Mikel Bernués
Zuzendaritza: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
Antzezleak: Isidoro Fernandez, Lierni Fresnedo, Tomas Vitoria, Sandro Iobani
Ekoizpena: Ados teatroa
Iraupena: 80’
Gaixotasun mentala diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera.
Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da.