Euskaraldiari begia jarritako ekitaldia
Orain urte batekoa gogoratuz datorren urteko Euskaraldian parte hartzeko gonbita egingo da eta belarriprestak erdigunean jarriko dira.
18:30 Iazko Euskaraldiko Beasaingo irudiak jarriko dira pantailan.
19:00 Ekitaldiaren hasiera
2018ko euskaraldiko datuak emango dira eta 2020ko Euskaraldiaren ezaugarriak eta zentzua azalduko da eta egun horretan bertan diren erakundeen izenak emango dira.
Herritar eta erakundeei 2020ko Euskaraldian parte hartzeko gonbita egingo zaie.
Euskal Herri osorako Topaguneak prestatu duen Kike Amonarrizek idatzitako testua irakurriko da.
Aurtzakako dantzariek soka dantza egingo dute eta bertaratu diren kideek eskutik helduta sarea osatuko dute. Amaieran beste dantza bat egingo dute.
Ondoren txokolate goxoa banatuko da.