NON ETA IBILBIDEA: Beasaingo Udalerrian
PARTE HARTZAILEAK: Kamera digitala duen edonork parte har dezake
IZEN-EMATEA: Egun berean egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara ARGIZPI elkartearen egoitzan
(Urbieta eraikuntza Gipuzkoa plaza zg., 1. pisua)
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 10 € parte hartzaile bakoitzak
GAIAK: Bost gai , izena emateko unean ezagutzera emango dira
MEMORIA-TXARTEL DESKARGA:
Txartelak, izen-ematea egingo den leku berean deskargatuko dira 13:30-etatik 14:00etara JPG-n. Txartelek, gehienez, 36 argazki izango dituzte (kontrol-argazkia barne) argazkiak ezabatu ahal izango dira. Txartel bakoitzeko lehenengo argazkia control-argazkia izango denez, rallyaren hasieran txartela hutsik egon beharko du.
Ezingo dira erabili ordenagailua edota kameraren sortzeko ahalmenak.
Parte-hartzaileek, 2019ko azaroaren 10a baino lehen, argi
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia apelaezina izango da
SARIAK:
● |
Lehenengo saria |
200€ eta garaikurra |
● |
Bigarren saria |
150 € |
● |
Hirugarren saria |
100€ |
● |
Lehenengo herritarra |
100€ |
HERRIZ HERRI: Parte hartzaile guztiek Herriz Herri lehiaketarako baliogarriak izango diren puntuak jasoko dituzte. HERRIZ HERRI-n lehiaketaren oinarriak eta egutegia ikus daitezke.
SARI BANAKETA: Bilduma garaileen proiekzioa eta sari banaketa Beasaingo Udaletxearen Areto
Nagusian egingo da azaroaren 22an, arratsaldeko 19:00 etan.
OHARRAK:
- ● Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere egilearen izena aipatuz
- ● Edozein zalantza edo arazo sortuz gero, antolatzaileak arduratuko dira berau bideratzeaz
- ● Rallyan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak guztiz onartzea dakar
● Batzorde antolatzaileak ez du bere gain hartuko ekintza garatzen den bitartean pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzunkizunik