Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia
Osteguna, 10. Apirila 2025, 11:30
Kontaktua: Loinaz Txirrindulari Elkartea

Beasain - Markina-Xemein

Atseden hartzeko denborarik gabe Bizkaira iritsiko gara, 3 etaparen ondoren. Berriz ere, txirrindulariek 7 mendateri egin beharko diete aurre, haien artean Izuakoa, 1. kategoriakoa. Igoera horretan erabakiko da, zalantzarik gabe, etaparen garailea, eta sailkapen orokorrean ere distantziak nabarituko dira. Igoera ez da errepide orokorretik edo Krabelinetik Arraterako igoeratik egingo; aldiz, Matsaria industriagunetik joango da, baserri artean doan eta % 20ko maldak dituen errepide oso estu batetik.

Kokapena: Beasain