Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

exportaricaleus

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
BIZIMIÑAK emanaldia
Asteazkena, 05. Abendua 2018, 19:00
Kontaktua: Bizikidetza eta memoria

https://www.youtube.com/watch?v=sb1E0jcVo0s 

Kultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

Kokapena: Igartzako jauregia
Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa ,nahi gabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?
Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak zabaldu nahi ditugu, entzun, ikusi,…..

Kultur esparru ezberdinez baliaturik, mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

Mina denok bai dugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez gure historia guk kontatzeko beharra.

Zuzendaritza: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki
Antzezleak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki
Marrazkilaria: Maddi Iratzoki
Musikaria: Dani Iratzoki
Testuak: Itziar Elias, Maddi Iratzoki, Dani Iratzoki, Onintza Enbeita
Itzel konpainiaren ekoizpen bat
bizimiñak.jpg