Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
TAO

TAO

ZEIN DIRA TAO BERRIAREN HELBURUAK?

TAO berriaren helburua, Beasainen ibilgailuen aparkalekua modu eraginkorrean erregulatzea da, ingurumenean, espazio publikoaren kalitatean zein pertsonen irisgarritasunean inpaktu positibo bat izan dezan, etxebizitza, zerbitzu publiko zein herriko merkataritza gune desberdinetara sarbidea errazteko.

Halaber, araudi honek mugikortasun modu ekologikoagoak sustatzea bilatzen du, garraio publikoa, ibilgailu partekatua edota oinez zein bizikleta bidezko desplazamenduak lehenetsiz, osasunean duten eragin positiboa kontutan hartuta.

Erdigunean aparkalekuak erregulatuz, eguratseko kutsadura, zarata eta trafiko ilarak murriztea lortzen da. Gainera, Beasain jasangarriago baten diseinua ahalbidetzen da, espazio publiko atseginago bat izango duena beasaindarron bizi-kalitatea hobetzeko.

NOLA ANTOLATZEN DA?

Beasaingo araututako aparkaleku eremua hiru sektoretan banatzen da, egungo ZE (Ezkiaga) eta S1 (erdigunea) sektoreei S2 berria batzen zaiolarik, Barrendain plazatik Zapatari kalerarte doana.

Sektore bakoitzaren barruan aparkaleku gune desberdinak jasotzen dira: tiket bidez aparkatzea ahalbidetzen dutena (marroia egonaldi motzetarako, urdina egonaldi ertainetarako eta berdea egonaldi luzeetarako) eta egoiliarrentzat esklusiboak diren guneak (Bertakoak / Residentes bezala errotulaturikoak eta Ezkiagako gune gorria.