Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Araudiak

Uraren ziklo integralaren zerbitzuari buruzko ordenantza

2005/02/18

  GAO 2018ko Urriaren 9an 195. ZK

SARRERA

Beasaingo Udalak, 2004ko azaroaren 4ko Osoko Bilkuran onartutako erabakiaren arabera, Gipuzkoako Ur Par­tzu­er­goarekin hi­tzar­mena izenpetu zuen eta hi­tzar­men horren bidez, 7/1985 Erregimen Lokaleko Oinarrien Lege Erregula­tza­ilearen arabera, Beasaingo Udal-barrutian uraren osotasunezko zikloaren kudeaketa Gipuzkoako Ur Par­tzu­ergoak bere gain har­tze­a erabaki zen. Kudeaketa horrek bere gain ditu bilketako (ur-gordailuen aurreko) ur-sarearen eta banaketako (ur-gordailuen ondorengo) ur-sarearen kudeaketa, eta baita beharrezkoak diren inber­tsi­oak egitea ere. Horretarako, Udalak, bereak zituen ur-ema­kidak, emari-aprobe­txa­menduak, azterlanak, proiektuak, tutueria-sareak eta instalazioak eta par­tzu­ergoratutako zerbi­tzu­ak presta­tze­ko zituen gainerako baliabide guztien ekarpena Gipuzkoako Ur Par­tzu­ergoari egitea erabaki zuen.

Aipatutako hi­tzar­menean ezarrita gelditu zen halaber, Ur Par­tzu­ergoak, egungo legeriaren arabera hi­tzar­menaren eta zerbi­tzu­aren helburu eta eginkizun ziratekeen ahalmen, eskudun­tza, eskumen, botere, aginte, eskubide eta betebehar guztiak izango zituela berekin. Zehazki, Par­tzu­ergoari eman zi­tza­ion ordezkari­tza uraren osotasunezko zikloari zegozkion tasak kobra­tze­ko eta kudeaketa nahiz likidazioak egiteko.

Par­tzu­ergoak uraren osotasunezko zikloa kudea­tze­ak, Ordenan­tza egoki­tze­a eska­tzen du, bai zerbi­tzu­aren kudeaketa-arloei dagokienean eta baita berak aplikatu behar dituen tarifei dagokienean ere, eta Udalak jada onartua du lehengoa jasoz Par­tzu­ergoak proposatutako Ordenan­tza onesteko konpromisoa. Ordenan­tza horrek, Zerbi­tzu­aren Tasei dagokienean, bere XIII. kapituluan eta Eranskinean, Tasak kobra­tze­ko erabiliko den tarifa-sistema jaso­tzen du, eta baita Gipuzkoako Ur Par­tzu­er­goak tasa horiek egunera­tze­ko erabiliko duen sistema ere, 2/2004 Foru Arauaren 7.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.               

Lehen adierazitakoaren arabera, honen ondoren doaz Uraren Osotasunezko Zikloaren Zerbi­tzu­a Arau­tze­ko Ordenan­tza­ren artikuluak eta Gipuzkoako Ur Par­tzu­ergoak one­tsi­ta 2005. urtean indarrean sartuko diren uraren tarifak ere.        

 

I. ATALBURUA

ARAU OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Ordenan­tza honen xedea da Beasaingo Udalaren, Gipuz­koako Ur Par­tzu­ergoaren eta bere kapitala oso-osorik publikoa duen Gipuzkoako Urak S. A. sozietatearen eta Ur Zerbi­tzu­ko abonatuen arteko harremanak Beasaingo udal-barrutian arau­tzea.

Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioa toki erakunde bat da eta bere helburuen artean, bere jarduera eremuaren barruan ur hornidura eta saneamendu zerbi­tzu­ak eskain­tze­a jaso­tzen da, horrela nahi duten udaletan, beti ere, une bakoi­tze­an indarrean dagoen Estatuko eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko legedian jaso­tzen diren xedapenen arabera.

Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioak aurreko pasartean aipa­tzen diren zerbi­tzu­ak erregimen zuzenean kudea­tzen ditu Gipuz­koako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A. Sozietatearen bidez.         

Ordenan­tza hau Gipuzkoako Ur Par­tzu­ergoak Uraren Osotasunezko Zikloa kudea­tzen duen Beasaingo udalerrian eskain­tzen dituen hornidura eta saneamendu zerbi­tzu­ei aplikatuko zaie izaera orokorrez.

2. artikulua.  Arau Orokorrak.

Edateko uraren etxe­ko hornidura zerbi­tzu­a Ordenan­tza honetan xeda­tzen denari egokituko zaio, bai eta «Ur Hornidurarako Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauak» onar­tzen dituen 1975eko abenduaren 9ko Aginduan eta Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioak onarturik dauzkan, eta aurrekoekin kontraesanean ez datozen, gainon­tze­ko Ordenan­tze­tara egokituko ere.           

Zerbi­tzu­a eskain­tze­an irabazasmoa baztertuta gera­tzen da, eta oreka ekonomikoari eu­tsi behar zaio, legez onartutako eta autofinan­tza­keta ahalbidera­tzen duten tarifak aplikatuz.            

3. artikulua.  Eskudun­tzak.

Ur horniduraren emakida, bere modalitate desberdinetan, eta isurketen hustuketa eta trataera Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioari bakarrik dagokio eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A. izango da gainon­tze­ko lanak bere kargura kontratatuko dituena dagokion Hornidura Kontratuaren bidez eta, halaber, zerbi­tzu­a buru­tze­ko baldin­tzak arautuko ditu.            

4. artikulua.  Abonatua.

Ordenan­tza honetako ondorioetarako, abonatua izango da finka, lokal edo industriaren erabilera eskubidea izanik, ur edangarriaren hornidura kontratatuta daukan titularra edo bere ordezkaria.

5. artikulua.  Erakunde Horni­tza­ilea.

Ordenan­tza honetako ondorioetarako Erakunde Horni­tza­ilea Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A. izango da.   

6. artikulua.  Estaldura Ingurua.

Ordenan­tza hau Gipuzkoako Ur Par­tzu­ergoak Uraren Ziklo Integrala kudea­tzen duen Beasaingo udalerrian ematen diren hornidura eta saneamendu zerbi­tzu­ei aplikatuko zaie izaera orokorrez.

  

II. ATALBURUA

7. artikulua.  Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren Betebeharrak.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren­tza­ko betebehar bereziak erakar di­tza­keten eta Araudi honetan arauketa bereziko gai izan daitezkeen egoeraz aparte, honako betebehar hauek izango ditu:

Izaera orokorrekoak: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eskura dituen baliabideekin eta bere eskudun­tza eremuaren barne, edateko ura abonatuen hartu-lekura eramateko betebeharra dauka, beti ere, Araudi honetan eta aplikagarri diren gainon­tze­ko xedapenetan finka­tzen diren baldin­tzen arabera.                

Ura horni­tze­ko betebeharra: 6. artikuluan defini­tzen den Estaldura inguruaren barne, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eska­tzen duen oro uraz horni­tze­ko betebeharra dauka eta uraren hornidura zabal­tze­koa eska­tzen duen amaierako per­tso­na abonatu orori; beti ere Araudi honetan eta indarrean dauden erregelamendu-arauetan jaso­tzen diren baldin­tza tekniko eta ekonomikoen arabera.   

Aurreko pasartean aipa­tzen diren zerbi­tzu­ak emateko betebeharra, azpiegitura eta instalazioak gauza­tze­ko eta gara­tze­ko Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k erabaki di­tza­keen inber­tsi­o planetan finka­tzen diren epeen baldin­tza­pean egongo da.

Uraren edangarritasuna: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, indarrean dauden osasun xedapenen arabera, ura pasabide-gil­tza­ra bitarte, eraikinaren barneko instalazioa hasten den puntura bitarte, edangarria izango dela berma­tze­ko obligazioa dauka.

Instalazioen artapena: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k hornidurarako eta saneamendurako behar diren sare eta instalazioak bere kargura zain­tze­ko eta arta­tze­ko betebeharra dauka.

Zerbi­tzu­aren erregulartasuna: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k uraren horniduraren erregulartasunari eusteko betebeharra dauka. Nolanahi ere, Ordenan­tza honetan jaso­tzen diren balizkoetan ezingo zaizkio zerbi­tzu­en etenaldiak ego­tzi.            

Presazko deiak: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k deiak jaso­tze­ko zerbi­tzu iraunkor bat izan beharko du, per­tso­na abonatuek eguneko edozein garaitan ma­txu­ren berri eman edo larrialdietan informazioa jaso ahal izan dezaten.    

Erreklamazioak: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k ida­tziz egiten diren erreklamazioei hirurogeita hamar egunetako epearen barne eran­tzu­teko betebeharra dauka.

Tarifak: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkatuta dauzkan hornidura mota bakoi­tza­ri eta dagokion Ordenan­tzak, une bakoi­tze­an, Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioak onartuta, erabaki­tzen dituen tarifak aplika­tze­ko betebeharra dauka.        

Kon­tsu­moa: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k zerbi­tzu­aren abonatuen artean uraren aurreztea eta arrazoizko erabilera sustatu beharko du.

8. artikulua.  Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren Eskubideak.

Egoera berezien ondorioz Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri egotz lekizkiokeen beste eskubide haietaz gain, honako eskubide hauek izango ditu izaera orokorrez:               

Barneko instalazioak ikuska­tze­ko: Indarrean dagoen legediak Administrazioko Organo desberdinei ematen dizkien eskudun­tzen kalterik gabe, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, Ordenan­tza honetan finka­tzen diren mugen barne eta edozein arrazoi tarteko zerbi­tzu­an egon edo erabil­tzen diren hornidurarekin lotutako instalazioak ikuska­tze­ko, berrikusteko eta kontrola­tze­ko eskubidea dauka.

Faktura bidezko kobran­tza: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, abonatutako per­tso­nari luza­tzen dizkion fakturak edo egiten dizkion karguak erakunde lankideetan kobra­tze­ko eskubidea dauka.

9. artikulua.  Abonatutako Per­tso­naren Betebeharrak.

Ordenan­tza honetan eta abonatutako per­tso­na baten­tzat betebehar bereziak sortaraziz, arauketa bereziko gaiak izan daitezkeen egoera haietatik aparte, honako betebeharrak izango ditu izaera orokorrez:  

Ordainagirien eta fakturen ordainketa: Jaso­tzen duen zerbi­tzu­aren ordainetan, abonatutako per­tso­na orok, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k une bakoi­tze­an onartuta dauzkan prezioen arabera egiten dizkion karguak ordain­tze­ko betebeharra izango du, bai eta zerbi­tzu berezietatik eratorririk, dagokion Ordenan­tzak finka­tzen dituen prezioak ordain­tze­ko ere.          

Uraren kon­tsu­moari dagokionean, ordain­tze­ko betebehar hori zabaldu egiten da, kon­tsu­moaren arrazoiak itogina, ma­txu­ra edo barneko instalazioen eraikun­tzan edo artapenan izan daitekeen edozein aka­tsen ondorio bada ere.

Fidan­tzen ordainketa: Hornidura kontratua sina­tze­a eska­tzen duen per­tso­na orok, Ordenan­tza honetan xedatutakoaren arabera, dagokion fidan­tza jar­tze­ko betebeharra dauka.   

Instalazioen artapena: Uraren Hornidurako Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauetan gai honen inguruan xeda­tzen denaren kalterik gabe, abonatutako per­tso­na orok bere zerbi­tzu­rako instalazioak modu zuzenean erabili behar ditu eta, hala, instalazioak modurik onenean zain­tze­ko beharrezko neurriak hartuko ditu, ur ku­tsa­garriak sarera itzul ez daitezen zainduko du eta, horretaz gainera, kontagailua eta hartuneko instalazioak ez direla maneiatu berma­tze­ko dauden zigiluak berean mantendu eta irakurketa errazteko baldin­tza­rik onenak jarriko ditu. Hartuneen zain­tza eta artapena Per­tso­na Abonatuaren eran­tzu­kizuna izango da.         

Instalazioen ikuskari­tza­rako erraztasunak ematea: Hornidura eska­tzen duen per­tso­na orok behar diren elementu guztiak bere jabe­tzan jar­tze­ko erraztasunak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri emateko obligazioa dauka, bai eta, hornidurarekin lotutako egiaztapen guztiak egin di­tzan. Erakunde horrek baimendutako eta egiazta­tzen duen per­tso­nalari sarbidea emateko ere.

Era berean, eta kasu bakoi­tze­an egokienak diren neurketa ekipoak eta gainon­tze­ko elementu osagarriak jar­tze­ko behar diren lokalak, esparruak edo ku­txe­tak erabil­tze­ko eskubidea Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri laga­tze­ko obligazioa dauka.

Beste hirugarrenganako desbidera­tze­ak: Abonatutako per­tso­nek ezingo diote, inola ere ez, urik beste hirugarrengo per­tso­nei laga­tzea, doan zein kopuru baten ordainetan, ez denbora jakin baterako ez izaera iraunkorrez. Eta bai berak eta bai bere menpeko norbaitek horniduran egin dezakeen edonolako iruzurraren eran­tzu­le izango da abonatutako per­tso­na hori.

Ma­txu­ren berri ematea: Abonatutako per­tso­nek, denen eta bere mesederako, banaketako sare nagusian izan edo bere iri­tzi­an izan daitekeen edozein ma­txu­ra edo hondaketaren berri eman behar dio Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, E.A.-ri.       

Erabilerak eta horniduraren irismena: Abonatutako per­tso­nek kontratatutako urari dagokion erabilera emateko obligazioa dauka.

Era berean, kontratatutako horniduran gehikun­tza­rik edo har­tzai­leen kopuruan aldaketarik ekarriko lukeen instalazioetako edozein aldaketaren berri eman eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren baimena jaso­tze­ko obligazioa daukate abonatuek.

Aipaturiko arrazoi hori tarteko neurketarako aparailuren bat aldatu beharko balitz, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, E.A.-k alda­tze­ko baimena jaso­tzen duela iri­tzi­ko da, beste ezein baldin­tza edo izapideak bete behar gabe eta sor­tzen diren gastu guztiak abonatutako per­tso­naren konturakoak izango dira.

Bajaren berri ematea: Uraren hornidura zerbi­tzu­an baja eman nahi duen per­tso­na abonatuak bere nahiaren berri Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, E.A.-ri emateko obligazioa dauka eta, beti ere, hornidura zerbi­tzu­ari amaiera eman nahi dion data adierazi beharko du.

Titularra alda­tzen edo kontratuaren subrogazioa egiten denean, alda­tzen den data jakinarazteaz gainera, egun horretan kontagailuaren irakurketak ematen duen emai­tza adi­tze­ra emango da.

Ur-emariaren berreskura­tzea: Ura energia eroale gisa erabil­tzen dituzten hozketa ekipoak edo izozketa instalazioak edo/eta beren instalazioetan igeritegiak dituzten per­tso­na abonatuek, birziklapenerako ekipoak jarri beharko dituzte beren instalazioetan, beti ere, Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauak agin­tzen duenaren arabera.

Instalazioen bereizketa: Finka berean banaketa publikoko urarekin batera beste jatorriko urik dagoenean, abonatutako per­tso­nak ura ibiliko edo bilduko duen sare eta instalazio desberdinak jar­tze­ko obligazioa izango du eta bata eta bestea nahasteko ezein arrisku ekidin beharko du.         

Ura arrazoizko eran erabil­tzea, zarrastelkeriak ekidinez eta ura aurrezteko xedez Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k sustatutako kanpainetan lagun­tza ematea.

10. artikulua.  Abonatutako Per­tso­nen Eskubideak.

Egoera berezien ondorioz abonatutako per­tso­nei egotz lekizkiokeen beste eskubide haietaz gain, honako eskubide hauek izango ditu izaera orokorrez:

Uraren edangarritasuna: Indarrean dauden xedapenetan ezar­tzen diren edangarritasun baldin­tzak bete­tzen dituen ura jaso­tze­a bere instalazioetan.

Zerbi­tzu etengabea: Edateko uraren hornidura etengabea izatea, hornidura kontratuan ezar­tzen diren baldin­tzen arabera eta Ordenan­tza honetan eta gainon­tze­ko xedapen aplikagarrietan finka­tzen diren bestelako mugarik gabe.  

Fakturazioa: Jaso­tzen dituen zerbi­tzu­en ordainketarako, une bakoi­tze­an indarrean dauden kon­tze­ptuak eta kopuruak faktura dakizkion.

Irakurketaren maiztasuna: Hornidura kontrola­tzen duen neurketa ekipoaren irakurketa lau hilabeteko epeaz behetiko maiztasunarekin egitea Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k.

Fakturazioaren maiztasuna: Jaso­tzen dituen zerbi­tzu­en fakturazioa, lau hilabeteko gehienezko epean jaso­tzea.                

Kontratua: Ordenan­tza honetako VIII eta IXgarren atalean finka­tzen diren hornidurarako oinarrizko baldin­tzak jasoko dituen kontratu bat, ida­tziz, egitea.

Barneko instalazioak gauza­tzea: Abonatutako per­tso­nek beraiek hauta­tze­a libreki barneko instalazioak egingo dizkion instala­tza­ile baimendu bat eta materialaren horni­tza­ilea bera hauta­tzea, beti ere, arauz eskatu daitezkeen baldin­tza teknikoak ere bete beharko baditu materialak.

Erreklamazioak: Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren edo bere enplegatuen jardueraren aurkako erreklamazioak tartera­tzea, Ordenan­tza honetan jaso­tzen diren prozedurei jarraiki. Erreklamazioa uraren hornidura baldin­tzak bete­tze­arekin lotuta dagoenean, erreklama­tza­ileak hornidura kontratuaren titularra edo haren legezko ordezkari dela egiaztatu beharko du.

Informazioa: Zerbi­tzu­arekin eta fun­tzio­namenduarekin lotutako gai guztiak, norberaren hornidurarekin lotutako gaietan, kon­tsu­lta­tzeko; bai eta ida­tziz jaso­tze­ko eran­tzu­na ere, prozedura hori erabiliz egin diren kon­tsu­ltetan. Era berean, eska­tzai­leak eskubidea izango du, horrela eskatuz gero, aplikagarri zaion eta indarrean dagoen Araudiaren berri eman dakion eta, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k Ordenan­tza honen ale bat utz dakion, abonatutako per­tso­naren harrerarako bulegoan irakur dezan.                

Zigiluak ken­tzea: Premia larria gertatuz gero, instala­tza­ileak kontagailuaren gil­tza ken dezake eta horren berri Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri eman beharko dio jardueraren ondorengo 24 orduren barruan.

 

III. ATALBURUA

INSTALAZIOAK

11. artikulua.  Banaketa Sarea.

Banaketa sarea hodi guztiek eta edateko ura presioan daramaten maniobra eta kontroleko gainon­tze­ko elementuek osa­tzen dute; bertatik atera­tzen direlarik abonatutako per­tso­nen­tzako ur hartuneak.

12. artikulua.  Arteria.

Arteria da hornitutako zonaldeko sektore desberdinak lo­tzen dituen hodia eta banaketa sarearen barne, berarekin lotuta dauden gainon­tze­ko elementuak. Arteriatan ezin daitezke ur-hartuneak atera.

13. artikulua.  Bide Hoditeria.

Bide hoditeria osa­tzen dute, bide batetan zehar doazen banaketa sareko hodiak eta berauetatik, hala balegokio, hornidurako hartuneak, ureztaketa-hartuneak eta suteetako ur-hartuneak atera daitezke.

14. artikulua.  Hartuneak.

Bide-hoditeria hornitu nahi den finka, lur-zati edo dena delakoaren barneko instalazioarekin lo­tzen dituen hodien eta gainon­tze­ko elementuen mul­tzo­ak dira.                

Hartuneak Ordenan­tza honetako eranskinean jaso­tzen den oinarrizko eskemari eran­tzu­ngo dio eta honako elementu hauek osatuko dituzte:

a)  Ura har­tze­ko gailua: banaketa sareko hodiaren gainean dago eta hartunea ireki­tzen du. Zerbi­tzu­ak egoki baderi­tzo gil­tza jarri ahal izango du.        

b)  Hodi-adarra: Ura har­tze­ko gailua erregistro gil­tza­rekin lo­tzen duen hodi zatia da.

c)  Erregistro-gil­tza: Hartunearen gainean egongo da, bide publikoan eta eraikun­tza­ren ondoan. Uren Zerbi­tzu­ak edo bereziki baimendutako per­tso­nak bakarrik erabili ahal izango dute; ino­laz ere ez ordea, abonatuek, jabeek edota hirugarren per­tso­nek. Behar bezala homologatutako erregistro-ku­txe­tan egongo da, erabili eta konpondu ahal izango den moduan.

d)  Pasabide-gil­tza: Hartuneak elikadura-hodiarekin bat egiten duen puntuan egongo da. Hartunearen kokalekua Ur Zerbi­tzu­ak zehaztuko du, atearen ondoan edota eraikinaren barruan, bestela.

15. artikulua.  Ur Hornidurako Barneko Instalazioak.

Ur hornidurako barneko instalazio­tzat honakoak hartuko dira: hodien mul­tzo­a eta bere kontrol, maniobra eta segurtasunerako elementuak; baina beti ere, uraren zirkulazioari jarraiki, pasabide-gil­tza­ren ondoren kokaturik daudenak.

16. artikulua.  Saneamenduko Hartuneak.

Eraikun­tza­ren barneko instalazioak bide-hoditeriarekin lo­tzen dituzten hodien eta gainon­tze­ko elementuen mul­tzo­ak dira.

Hartuneak 1 irudiko eskemari eran­tzu­ngo dio eta honako elementu hauek osatuko dute:

a)  Abio-ku­txe­ta: Beti jabe­tza­ren mugaren ondoan egongo da, finkaren kanpoko aldean.

b)  Garraio-hodiak: Hasierako ku­txe­tetatik saneamendu sareko lotura pu­tzu­etara bitarte doazen hodi zatiak dira.         

c)  Lotuneak: Hartuneko hodiak eta estolderia sarea elkar­tzen diren guneak dira.

 

IV ATALBURUA

BARNEKO INSTALAZIOAK

17. artikulua.  Baldin­tza Orokorrak.

Uren hornidurako barneko instalazioak baimendutako instala­tza­ile batek gauzatuko ditu; eta, beti ere, Uraren Hornidurako Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauek agin­tzen dutenetara egokituko dira barneko instalazioak.

Instalazio hauen artapena eta zain­tza, une bakoi­tze­an gune horretan dauden eta horniduraren titularrak diren per­tso­nen kargurakoak eta konturakoak izango dira.

18. artikulua.  Instalazio Motak.

Uraren hornidurako barneko instalazioak gauza­tze­ko eta mar­txan jar­tze­ko behar den baimen administratiborako izapidaketaren ondorioetarako, Oinarrizko Arauetan jaso­tzen diren mul­tzo­etan sailkatuko dira instalazioak.

19. artikulua.  Zerbi­tzu­ari Ekiteko Baimena.

Barneko instalazioetan zerbi­tzu­ari ekiteko baimena jaso­tze­ko aurkeztu behar den dokumentazioa eta egin beharreko izapidaketa, instalazio motaren araberakoa izango da; beti ere, aurreko artikuluan xedatutakoaren eta kasu bakoi­tza­ren­tzat Oinarrizko Arauetan ezar­tzen diren betebeharren arabera.

20. artikulua.  Barneko Instalazioen Aldaketa.

Hornidura eta saneamendu zerbi­tzu­an abonatuta dauden per­tso­nek, barneko instalazioen egituran edo ezaugarrietan egin dezaketen edozein aldaketaren berri eman behar diote derrigorrez Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri.               

21. artikulua.  Ikuskari­tza Ahalmena.

Administrazioko Erakundeen Ikuskari­tza ahalmenen kalterik gabe, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k abonatutako per­tso­nen instalazioak ikuskatu ahal izango ditu, hornidura nola eta zein baldin­tze­tan erabil­tzen den zain­tze­ko xedez.              

 

V. ATALBURUA

HARTUNEAK

22. artikulua.  Baimena ematea.

Edateko uraren hornidurarako baimena ematea Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri dagokio eta Ordenan­tza honetan ezar­tzen diren baldin­tza eta egoerak bete­tzen diren guztietan eta bertan jaso­tzen diren arauen arabera emateko obligazioa dauka.

23 artikulua.  Baimenaren Baldin­tzak.

Uraren hornidurarako hartune bat jar­tze­ko baimena, hornidura osorako baldin­tzak bete­tze­aren menpe egongo da; ondoren zehazten diren baldin­tza­pean, alegia:

1.  Hornitu behar den eraikina horniduraren estaldura eremuaren barne egotea.

2.  Hornitu nahi den eraikinak barneko instalazioak izatea eta Ordenan­tza honetan jaso­tzen diren arauetan ezar­tzen diren baldin­tze­tara egoki­tzea.

3.  Hornitu nahi den eraikinak isurketen eta euri uren hartune bat izatea edo/eta bestelako ebakuazio sistema bat izatea; kasu honetan, horretarako behar dituen baimen guztiak izan beharko ditu.

4.  Eraikinaren mugakide diren izaera publikoko kale edo plazetan, edo/eta bere fa­txa­daren aurrean, edateko uraren banaketa sare publikoko instalazioak izatea eta mar­txan egotea.        

Bide publiko batean ura eramateko hoditeria bi espaloietan proiektaturik badago ere, aurreko pasartean aipatutako aurreko espaloiaren beste aldekoan izatea hoditeria, ez dakar berez aurreko pasartean jasotako baldin­tza bete­tzea.

5.  Eraikina hornitu behar duen hoditeria zerbi­tzu­a emateko egoera ezin hobean egotea eta bere garraio ahalmena nahikoa izatea.

24. artikulua.  Jarduerak Estaldura Eremuan.

Ordenan­tza honetako 6. artikuluan definitutako estaldura eremuaren barne hornidura osorako baldin­tzak ematen direnean eta hartunerako dagokion baimena izapidetu denean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, eskatutako hartunea edo hartuneak jar­tze­ko beharrezko diren lanak eta instalazioak egiteko obligazioa dauka; eta, bestalde, aipatutako emakida indarrean den egunetik hurrengo hamabost lanegunetako epearen barne egin beharko ditu dagozkion lanak.

Udalaren estaldura eremuaren barne egon arren, hornidurarik ez duten tokietan horniketa berrien emakida egiteko edo, horniketarik izanik, inguru horretan dauden instalazioen zabalpen bat edo aldaketa bat ekar dezaketen emakidak egiteko baimenak, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren iri­tzi­ko aukera teknikoen eta berak onartutako inber­tsi­o planetan jaso­tzen diren lehentasunen arabera emango dira.

Nolanahi, kon­tsu­mitu nahi den puntutik hurbil banaketa sarerik ez badago, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A., eska­tzai­leari exijitu diezaioke Banaketa Sarearen luzapena hartunea jar­tze­ko baimen­tzen den punturaino. Luzapena Gipuz­koako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k jarritako ezaugarri teknikoen arabera egingo da eta eska­tzai­learen kontura. Banaketa Sarearen luzapenaren obrak amaitutakoan, tarte berria Gipuz­koako ur Kon­tso­rtzioaren jabe­tza­ko geratuko da, eta horregatik eska­tzai­leak konpen­tsa­zio gisa ez du inongo kopururik jasoko. Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eraikitako luzapena horniketa berriak elikatu ahal izateko erabil dezake, beti ere, tarte horren edukiera gaindi­tzen ez badu, egiterakoan ezarri zi­tza­izkion neurriak kontutan izanda.     

Hartuneak eska­tzai­learen kargura egingo dira, Ordenan­tza honek ezarritako ezaugarrien arabera. Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k lanak nola gauzatu diren ikuskatu ahal izango du, egokiro gauzatu ez direnean horniketa ez emateko ahalmena du, aka­tsak zuzendu arte.             

Hartuneak Erabil­tzai­leen jabe­tza­ko geratuko dira, hauek artapenaren eran­tzu­kizuna izango dute eta aurkeztu di­tza­keten ma­txu­raz, halaber fun­tzio­namendu txa­rragatik sortu daitezkeen kalteez.        

Nolanahi ere, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A., ez du ur emari baten hornidura presio jakin batekin egiteko obligaziorik.

Ur emari jakin batetarako nahikoa presiorik izango ez balitz, eska­tzai­leak berak jarri beharko du presioa handi­tze­ko sistema partikular bat eta haren artapen lana egin. 

Hornidurarik ez edo nahikorik ez duen toki batetarako eskaera egiten duen orok, kon­tsu­moen eskaera berriari aurre egiteko beharrezkoa li­tza­tekeen sarearen zabalpen edo aldaketak eragin di­tza­keen gastu guztiei egin beharko die aurre, bere kontura eta arriskura.

Sarearen zabalpen edo aldaketa oro egiteko Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkatutako baldin­tza teknikoak jarraitu beharko dira.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k ez du ino­lako obligaziorik izango, sare eta instalazioetan egin beharreko aldaketa, luzapen eta errefor­tzu­ak hirigin­tza jardueren ondorio izanik ere, aipatutako sare eta instalazio horien taxu­tze­a edo kokapena traba, oztopo edo menpeko­tza­rik sor­tzen duenean.       

Estaldura eremuaren barne sor­tzen diren poligono eta urbanizazio berrien barne egiten diren jarduerak, artikulu honetako aurreko puntuetan ezar­tzen diren betebehar eta baldin­tze­tatik salbue­tsi­rik egongo dira eta ondorengo artikuluan ezar­tzen diren baldin­tzen arabera arautuko.

25. artikulua.  Urbanizazioak eta Poligonoak.

Burutu beharreko hirigin­tza jarduerak, bide eta zerbi­tzu azpiegitura sor­tzea, alda­tze­a edo zabal­tze­a eragin dezaketen guneak iri­tzi­ko dira urbanizazio eta poligono, Ordenan­tza honetako ondorioetarako; hau da, lursaila bana­tzen den lur-zati edo orube desberdinen arteko eta berauetatik hiriguneko zonaldearekin lo­tze­ko azpiegiturak eragiten dituzteneko guneak.

Aurreko pasartean definitutako poligono edo urbanizaziorako edo bertan kokatutako orube edo eraikinen hornidura edo hartunearen emakida, ondoren zehazten diren baldin­tzak aldez aurretik bete­tze­aren menpe egongo da.

a)  Aipatutako urbanizazio edo poligonoen ur hornidura zuzenerako behar diren barneko banaketa sareak eta gainon­tze­ko instalazioak, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k onartutako eskemen arabera burutu eta, gai den teknikari batek definitu eta egindako proiektu batean jaso beharko dira, ondoren Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k onar­tze­ko. Aipaturiko proiektua aplikagarri diren Erregelamenduetara eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k ezarritako Arau Teknikoetara egokitu beharko da. Eta proiektua urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tza­ilearen edo jabearen kontura eta kargura gauzatuko da.

b)  Onartutako proiektuan definitutako obrak eta instalazioak, bai eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren baimenarekin proiektua gauza­tzen den bitartean izan daitezkeen aldaketak, urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tza­ilearen edo jabearen kargura burutuko dira bere osotasunean eta beti ere, eskumena duen Teknikari baten eta, kasua balitz, Industriako Lurralde Ordezkari­tzak homologatutako enpresa instala­tza­ile baten zuzendari­tza­pean.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k obrak gauza­tzen diren bitartean edo obra har­tze­ko edo zerbi­tzu­ari ekiteko unean, obrak egoki gauzatu eta proiektuan aurreikusitako materialaren kalitate-ezaugarriak errespetatu direla berma­tze­ko beharrezko irizten dituen froga eta saio guztiak exijitu ahal izango ditu, eta froga horietatik eratorritako gastuak urbanizazioaren susta­tza­ilearen edo jabearen kargura izango dira.

Urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tza­ilea edo egileak ezingo du inoiz, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren aldez aurreko baimenik gabe eta dagokion emakidarik jaso aurretik, uraren hornidura egin bertako eraikinetan, orubeetan edo lur-zatietan.       

c)  Poligonoen barneko sareen eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren menpeko kanpoko sarearekiko lotura edo loturak, eta urbanizazioak berak ezarritako behar berrien ondorioz egin beharreko aldaketa eta errefor­tzu­ak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkatuko ditu eta artikulu honetako a) pasartean aipa­tzen den proiektuan jasoko dira argi eta garbi; eta gauzatu, berriz urbanizazioaren susta­tza­ilearen edo jabearen kontura eta kargura gauzatuko dira.        

Behin sareak eta sistema orokorrarekiko loturak egin ondoren, Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioaren jabe­tza­koak izatera igaroko dira; alabaina, obrak ez badira Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkatutako irizpide teknikoen arabera gauzatu, Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioak obrak har­tze­ari uko egin diezaioke eta sistema orokorrarekiko loturak egiteko baimena ezeztatu.

Horniduraren emakida landa lurrean edo lurzoru ez-hiriztagarrian ematea, indarrean dagoen hirigin­tza legediak baimen­tzen dituen balizkoetara muga­tzen da.

Hartuneak erabil­tzai­leen jabe­tza­ko geratuko dira, hauek artapenaren eran­tzu­kizuna izango dute eta aurkeztu di­tza­keten ma­txu­raz, halaber fun­tzio­namendu txa­rragatik sortu daitezkeen kalteez.        

26. artikulua.  Urezkateka-Hartuneak.

Ur hornidura ureztaketa-hartuneen bidez egin ahal izango du Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, baina behin behineko izaeraz eta kontratu baten indarrez. Hornidura hau diskrezionalki eman ahal izango die eska­tzen duten interesatuei. Kontratu hauen indarraldiaren gehienezko epea hiru hilabetetakoa izango da. Kontratatu beharreko bolumena Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k zehaztuko du eta ez da eguneko 5 m³ baino gu­txi­agokoa izango. Ureztaketa hartuneen bidezko behin behineko hornidura, kontratua indarraldian dagoen eperako erabaki den kon­tsu­moarena izango da eta aldez aurretik ordaindu beharko da; aldi berean, ureztaketa hartuneetan izan daitezkeen kalteei aurre egiteko fidan­tza edo berme bat jarri beharko da. Kontratuaren indarraldia amai­tze­an balioe­tsi­tako eta benetako kon­tsu­moaren arteko diferen­tzi­aren kitapena egingo da.

Ureztaketa hartune hauetako behin behineko loturak abonatutako per­tso­nak egingo ditu «orejera» edo hodi hariztatuaren bidez eta kanila izan beharko du, uraren isurketa librea eragozteko. Aipatutako hartuneak uzten diren bakoi­tze­an ondo itxi­ta utzi beharko dira, ur galera alferrikakoak ekiditeko. Hodiaren hariztaketa edo «orejera» hartunearen neurri berekoa izango da. Oker erabil­tze­agatik hartuneetan izan daitezkeen kalteak konpon­tze­ko gastuak abonatutako per­tso­naren konturakoak izango dira, eta ezarritako fidan­tza­rik murriztuko.                

Kontagailua hodiaren edo «orejeraren» gainean jarriko da eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k emango duen identifikazio txa­rtelaren bidez bereiztuko da. Ikusteko moduan egongo da une oro eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k erabaki­tzen duen moduan itsa­tsiko zaio kontagailuari. Instalazioa abonatutako per­tso­naren kargura egingo da eta ez dezaten ostu edo narriatu zain­tze­ko segurtasun neurriak hartuko ditu. Kontagailuak 37. artikuluan jaso­tzen diren ezaugarriak izan beharko ditu.

Abonatutako per­tso­nak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ko langilegoari, edo berak baimendutako per­tso­nalari eta Udal­tza­inei eraku­tsi beharko die, hauek horrela eskatuz gero.

Ikuskari­tza­ren ondorioz ura gal­tzen edo erabilera ez egokia ematen zaiola egiaztatutako balitz, kontratua iraungi­tze­ari eta hornidura eteteari ekingo zaio. Abonatutako per­tso­nak, horniduran erabil­tzen dituen hodiak eta mahukak modu egokian babestu eta zaindu beharko ditu, jariorik izan ez dezaten.             

Abonatutako per­tso­nak, kontratuaren indarraldiaren barne, kontratatutako hartunea, batetik bestera eraman nahiko balu, aldez aurretik eskatu egin beharko du eta eskaeran ureztaketa-hartune berriaren kokapena eta kontagailuak une horretan erakusten duen neurketa adierazi beharko ditu.

Bide publikoa urezta­tze­ko kontratuek urte beteko indarraldia izango dute eta ez dituzte aurreko puntuan jasotako obligazioak bete behar. Alabaina, hilero jakinarazi beharko diote Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k kontagailuaren neur­keta eta, urtean behin, Zerbi­tzu­ak erabaki­tzen duen garaian, kontagailua eta bere «orejera» aurkeztu beharko dituzte Zerbi­tzu­an egiaztatu di­tza­ten.

27. artikulua.  Ezaugarriak Finka­tzea.

Hartuneen ezaugarriak, hala materialen neurriei, osagaiei, motari eta kalitateari dagokionean, nola gauzatu eta lotura guneari dagokionean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkatuko ditu, hornitu beharreko eraikinaren erabilerari buruzko Oinarrizko Arauetan ezarritakoaren, aurreikusitako kon­tsu­moaren eta presio baldin­tzen eta eranskinean jaso­tzen diren berezitasunen arabera.

Ondorio horietarako, merkatari­tza­ko lokalen eta zehaztu gabeko erabilerako solairuen, edo eraikun­tza banaketarik edo egitura espresu jakinik gabekoen kon­tsu­moa 0,02 l/seg/m² -tan finkatuko da. Nolanahi ere, bere garaian egiten den eskaeran, kon­tsu­mo erreala aipatutako ur-emaritik gorakoa denean, eska­tzai­leak, eta eskaeraren ondorioz erator dakizkiokeen gainon­tze­ko betebeharren kalterik gabe, emariaren hazkun­tza horrek berez hartunearen ezaugarrietan eragin di­tza­keen aldaketen ondorioz sor daitezkeen gastuak ordaindu beharko ditu bere kargura.

Aurreko pasartean jarritako kasuan, eta kontagailuen baterien dimen­tsi­onamenduaren ondorioetarako, 40 m² bakoi­tze­ko, gu­txi­enez, merkatari­tza­ko lokal bat dagoela iri­tzi­ko da.

28. artikulua.  Eskaeren Izapidea.

Hartunearen eskaera interesa duen per­tso­nak egingo dio Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri erakunde honek emango dion eta horretarako daukan eskaera-orri normalizatu batean.

Eskaerarekin batera, gu­txi­enez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a)  Kokapenaren, iturgin­tza­ren, saneamenduaren eta, hala balegokio, suteen aurkako hartuneen planoa.

b)  Jabe­tza eskritura edo hornidura eska­tzen den ondasun higiezinaren erabilgarritasuna egiazta­tzen duen agiria.

c)  Obretarako Udal Lizen­tzi­aren zenbakia eta baimena eman zi­tza­ion data.

d)  Dagokion baimena, hartunearen ibilbidea jabe­tza pribatutik igaro­tzen den kasuetan.

Eska­tzai­leak aurkezten dituen datuen arabera, eraikinaren ezaugarrien eta banaketa sareen egoeraren arabera, Gipuz­koako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, eskaera aurkeztu eta gehienezko hogeita hamar lanegunetako epean, interesatuari jakinaraziko dio, eskatutako hartunearen­tza­ko edo hartuneen­tza­ko baimena ematen dion edo uka­tzen dion, eta kasu honetan, baimenik ez emateko arrazoiak azalduko dizkio.

Eska­tzai­leak, berriz, beste hogeita hamar egunetako epea izango du Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egindako errekerimenduei eran­tzu­teko edo, kasua balitz, egoki irizten dituen alegazioak aurkezteko. Epe hori araututakoa bete gabe igaroko balitz, eskaerak bere indarra galduko du eta ez du Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren­tza­ko bestelako obligaziorik sortuko.          

Eskaera onartu ondoren, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, hamabost lanegunetako gehienezko epean, hartuneak edo hartuneek izan behar dituzten ezaugarriak eta baimenaren eta obrak gauza­tze­ko baldin­tzak jakinaraziko ditu.

29. artikulua.  Emakidaren Xedea.

Edateko uraren banaketa sarean hartunea izateko baimena emango zaio, eraikun­tza unitate independentea osa­tzen duen eta bide publikorako irispide zuzena duen higiezin bakoi­tza­ri.          

Araututakoa bete­tze­aren ondorioetarako, eraikun­tza unitate independentea izango da, sarrerako atari bakarra duten etxe­bizi­tza eta/edo lokalen mul­tzo­ak osa­tzen duten eraikina, bai eta, industria edo merkatari­tza jarduera bakar bat burutuz, per­tso­na fisiko edo juridiko bakar baten jabe­tza­koak diren merkatari­tza eta industria eraikinak.

Eraikun­tza unitate independentearen beheko oinetan kokaturik dauden lokalek, sarrera-atari berdina ez izan arren, higiezinaren kontagailuen bateria orokorretik hornitu beharko dira.            

30. artikulua.  Emakida Gauza­tzea.

Emakidaren baldin­tzak bi aldeek onartu ondoren dagokion kontratua sinatuko da. Dena den, kontratu horrek ez du indarrik izango eska­tzai­leak, Ordenan­tza honetan erabakitakoaren arabera, dagozkion betebehar ekonomikoak bete­tzen ez dituen bitartean.

31. artikulua.  Obrak Gauza­tze­a eta Artapena.

Uren hornidurako hartuneen obrak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k gauzatuko ditu edo, Ordenan­tza honetan gai honen inguruan ezarritakoaren arabera. Hartunearen artapena eska­tzai­learen kontura izango da.      

Hartunearen ibilbiderako ireki eta itxi beharreko zangetako obrak, hala bide publikoan nola jabe­tza pribatuan, erretenak egin eta hormak eta zoladurak zula­tze­ko lanak abonatutako per­tso­nak ordaindu beharko ditu, kosteak bere kontura izan eta obrak bere eran­tzu­kizunpean egingo dituelarik. Obrak gauza­tze­ko eta hartunea egokiro egiteko Uren Udal Zerbi­tzu­ak ematen dizkion argibideei jarraitu beharko dio.

Aurreko pasartean ezarritakoaren kalterik gabe, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, aipaturiko obrak gauzatu ahal izango ditu, beti ere haren kontura eta hark eskatuz gero. 

Nolanahi ere, hartunea gauza­tze­aren kostua eska­tzai­learen konturakoa izango da.

Instalazio hau Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren langilegoak edo beronek baimendutako per­tso­nalak bakarrik maneiatu ahal izango du; eta horrenbestez, uraz horni­tzen den higiezinaren jabeak ezingo du, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren baimen espresurik gabe, ino­lako aldaketarik egin inguru horretan.

32. artikulua.  Hartunearen Eskubidea.

Gipuzkoako Urak-Agua de Gipuzkoa, S.A.-ko hartune baten eska­tzai­leak ordaindu beharreko kopuru ekonomikoak dira eskubide horiek, hornidura berri hori izan aurretik zerbi­tzu­a ematen zen baldin­tza berdinetan ematen eta gainon­tze­ko hartuneetan ino­lako kalterik eragin gabe jarrai­tze­ko, banaketa sarean egin behar diren zabalpen, aldaketa, erreforma eta hobekun­tze­tarako inber­tsi­oen balio propor­tzi­onala ordain­tze­ko.       

Hartunearen emakidak berez darama, Ordenan­tzan aurreikusitakoaren arabera, dagokion prezioa ordain­tze­a eska­tzai­leak.

Hartunearen eskubideak osorik eta behin ordainduko dira; eta hala ordaindu ondoren dagozkien instalazio, etxe­bizi­tza, lokal eta abarrei atxi­kituta geratuko dira, bere jabea edo erabil­tzai­lea edozein delarik ere.               

Abonatutako per­tso­na batek aurrez dagoen hartune baten sekzioa handi­tze­a eskatuko balu, eskatutako eta zegoen hartunearen arteko zenbatekoaren diferen­tzi­a adinako kopuru baten ordainketa egiteko beharra izango zaio.

 

VI. ATALBURUA

SANEAMENDUA

33. artikulua.  Baldin­tza Orokorrak.

Saneamenduko zerbi­tzu­ari Erregela-mendu honetan jasotako xedapenak aplikatuko zaizkio izaera orokorrez, beti ere, bere izaera espezifikoagatik hornidura zerbi­tzu­ari bakarrik aplikagarri zaizkion haietan izan ezik, eta ondorengo artikuluetan xedatutako berezitasunen kalterik gabe.

Aurreko pasartean ezarritakoaren ondorioetarako «hornidura», «hornidura edo horniketa», «kon­tsu­moak» eta «hornitu» terminoak «hustuketa», «saneamendua», «isurketak» eta «ebakuazio sistema dutenak» terminoei egiten die erreferen­tzia.

Isurketaren kota kolektorean dagoena baino txi­kiagoa bada, dagokion jaso­tze ekipoaren instalazioa eta zain­tza­ren gastuak eska­tzai­learen kontura izango dira, eta arau orokor gisa, eraikinaren edo finkaren barruan jarriko da.   

34. artikulua.  Hartuneak.

Saneamenduko Hartunea Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k adierazten eta beronek irizten duen punturik egokienean lotuko zaio saneamenduko sare nagusiari.

Saneamenduko Hartuneak beren diseinuan eta eraiketan iragazgaiztasuna bermatuko dute, batez ere, saneamenduko sarearekin lo­tzen diren puntuetan. Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k hartunearen puntuan eta sarearekin lo­tzen den unean ku­txe­tak jar­tze­a exiji dezake, bai eta bestelako ku­txe­tak egitea, emarien kontrol eta edukierarako, eta dagozkien neurketarako sistemak jar­tze­a ere. Eta hori guztia, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k ematen dituen zehaztapenak betez gauzatuko da. Nolanahi ere, saneamenduko hartuneak estrukturalki irauteko proiektatu eta gauzatu beharko dira, bai eta, garraiatu behar diren uren erasokortasuna bermatuko duten ezaugarriekin ere.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k isurketen eta euri-uren hartune independenteak instala­tze­a exijituko du, bai eta, ondorioz, ebakuazio zerbi­tzu­a izango duen eraikin edo finkan sare berezituak egitea ere.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k isurkinen kontrol berezia egitea beharrezkoa edo komenigarria deri­tzon kasuei begira, isurkinen neurgailua koka­tze­ko sistema bat diseinatu eta adieraziko du; eta hori, derrigorrez instalatu beharrezkoa izango da.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k isurketen laginak jaso­tze­ko ku­txe­tak, berak onartutako diseinuaren arabera eraiki­tze­a exiji dezake.

35. artikulua.  Jarduerak Estaldura Eremuan.

Saneamenduko azpiegiturarik gabeko edo nahikoa saneamendu azpiegiturarik ez dagoen zonaldeetan erabil­tzai­leek irtenbide bereziak bila di­tza­kete, hala nola hobi septikoak edo beharrezkoak irizten diren bestelako arazketa sistemak jarriz; baina beti ere bai proiektua eta bai gauza­tze­a gai den teknikari batek egin eta kontrolatu beharko ditu.

Nolanahi ere, konponbide horiek eta ematen diren baimenak behin behineko izaera izango dute, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k finkaren inguruan saneamenduko sarerik ez duen bitarterako. Beraz, saneamenduko sarea finkaren ondotik igaro­tzen denean, Ordenan­tza honetan aurreikusitako moduan eta baldin­tza orokorretan ekingo zaio sarearekiko loturari.

Aurreko pasartean aurreikusita-koaren ondorioetarako, saneamenduko azpiegiturarik gabeko zonaldeak iri­tzi­ko dira, hartunea kokatu behar den inguru hartan kolektore sarerik ez dituzten zonaldeak.

Era berean, toki batek nahikoa saneamendu azpiegiturarik ez duela iri­tzi­ko da, hartunea kokatu behar den toki horretan isurketa eskaera berri bati eran­tzu­teko adinako garraio gaitasunik edo kotarik ez duen tokia.      

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k ez du izaera bereziko etxe instalazioetako isurkinak bere gain har­tze­ko, garbi­tze­ko eta sanea­tze­ko obligaziorik, baldin eta Zerbi­tzu­aren eta isurketen arazketa sistema partikularraren jabearen arteko akordiorik ez badago. Eta kasu honetan bi aldeen artean hi­tza­rtutakoari lotuko zaio eman beharreko zerbi­tzua, edo/eta, bestela, zerbi­tzu hori saneamenduari berez dagozkion zerbi­tzu­ak kobra­tze­ko ordainetan ematen ez bada.

 

VII. ATALBURUA

KONTSUMOAREN KONTROLA

36. artikulua.  Neurgailuak.

Uren Horniketako Barneko Instalazioen Oinarrizko Arauetan kasu bakoi­tze­rako ezarritakoaren kalterik gabe, horniketa ororen fakturaziorako oinarri gisa erabiliko diren kon­tsu­moen neurketa kontagailuen bidez egingo da, kon­tsu­moaren beraren berri emango duen bide bakarra izango dena, bestalde.             

Arau orokor gisa, bide publikora ematen duten eraikinen kasuan, kon­tsu­moaren neurketa honako eran egingo da:         

Kontagailu bakarra: Eraikinean edo finkan etxe­bizi­tza bakarra edo lokal bat dagoenean, obretarako behin behineko horniketaren eta poligonoetan obrak gauza­tzen diren bitartean jarriko dira, barneko banaketa sareak Zerbi­tzu­ak har­tzen ez dituen bitartean egongo dira.

Banakako kontagailu bateria: Etxe­bizi­tza edo lokal bat baino gehiago dagoen eraikinean derrigorrezkoa izango da bakoi­tza­ren­tzat neurgailu bat eta zerbi­tzu amankomunetarako behar diren gainon­tze­ko guztiak jar­tzea.

Nolanahi ere, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k barneko instalazioa hasten den puntuan kontagailu orokor bat jarri ahal izango du eta bere eginkizun bakarra instalazio horren barneko kon­tsu­mo osoa kontrola­tze­a izango da. Kontagailu honek ematen dituen datuak ez dute ondoriorik izango fakturazioan eta barneko instalazioan izan daitekeen edozein arazo igar­tze­ko erabiliko da. Hala, edozein ma­txu­ra izanez gero berehala jakinaraziko li­tza­ieke abonatutako per­tso­nei eta hauek dauden aka­tsak zuzen­tze­ko obligazioa izango dute, beti ere hogeita hamar eguneko epearen barne.

Jabe bat baino gehiago dagoen sektore edo par­tze­la pribatu baterako hartune bakarra dagoen industrialdeetan kontagailu orokor bat jarriko da partikularren par­tze­la independentearen mugan. Kontagailu orokor horren eta kontagailu par­tzi­alen baturaren artean alderik badago kontagailu par­tzi­alen artean banatuko da.                

Epe hau igaro ondoren arazoak konpondu gabe badaude, aipatutako kontagailu orokorren alta jabekideen izenean egin behar da. Jabekideen Erkidegoari dagokio kontagailu orokorrean jasotako kon­tsu­moa ordain­tzea, Banakakoen batuketan ez dagoena, diferen­tzi­a hauek finkan izandako kon­tsu­moei bait dagozkie. 

Kontagailuaren edo kontagailuen neurriak eta ezaugarriak, erabili den sistema edozein delarik ere, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren eskudun­tza izango da; eta hala abonatutako per­tso­nak, bere horniketa eskaeran egiten duen kon­tsu­moari dagokionean adierazitakoaren arabera eta Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauetan xedatutakoaren arabera finkatuko dira ezaugarriak.

37. artikulua.  Neurgailuen Ezaugarri Teknikoak.         

Neurgailuen ezaugarri teknikoak, Europako Elkarteak emandako arauetara egokituko direnak, honako hauek izango dira:

a)  Errore maximo onargarria:

Beheko zonaldean onartutako errore maximoa, gu­txie­neko «Q» barne eta «Qt» kanpoaren artean, % + 5 izango da B motako kontagailuetarako eta % + 2 C motako kontagailuetarako. Goiko zonaldean onartutako errore maximoa, «Qt» barne eta gehienezko «Q» barnearen artean % + 2 izango da bi klaseetarako.                

b)  Kontagailu motak:

Ez da dagokion egiaztapen ofizialeko bermerik eta/edo Industriako Lurralde Ordezkari­tza­ren batek emandako jatorrizko bermerik ez duen kontagailurik instalatuko. Arau orokor bezala, kontagailu berriak B motatakoak izango dira. Behar bezala egiaztatuta kasuetan bakarrik C motako kontagailuak jarriko dira.

Instala­tzen diren aparailuek honako ezaugarriak izango dituzte:

Kontagailuen fabrikazioari dagokionean ISO 9001 eta/edo ISO 9002 arauaren ziurtapena egiaztatu duen enpresa batek eginak izan beharko dute.

CEE homologazioa izatea, B motakoa edo goragoko kontagailuen­tza­ko.

Behar den bezala pintatuta eta egiaztatuta egotea.

Irakurketa esferan zero metro kubiko marka­tzea.

Ur kontagailuak gu­txie­neko «Q» eta «Qt» baloreen arabera sailkatuko dira, bi motatan eta ondorengo taularen arabera: 

                                                                                                                           Qn
Motak                                                                                 < 15 m³ /h                            > 15 m³ /h

B Mota

Qmin Balorea                                        0,02 Qn                   0,03 Qn

Qt Balorea                                             0,08 Qn                   0,20 Qn

C Mota

Qmin Balorea                                        0,01 Qn                 0,006 Qn

Qt Balorea                                             0,015 Qn               0,015 Qn

c)  Definizioak eta Terminologia:

Emari maximoa, «Qmax»: Kontagailutik narriatu gabe igaro daitekeen emari maximoa izango da eta denbora-epe jakin batean igaroko da presio galerarako onartutako balio maximoa gainditu gabe.

Emari nominala, «Qn»: Emari maximoaren, «Qmax», erdia izango da eta metro kubikoetan orduko azalduko da; kontagailua defini­tze­ko balio du.

Kontagailuak emari nominalean fun­tzio­natu beharko du erabilera normalean, hau da, etengabe eta iraunkorki, onartutako errore maximoen kopuruak gainditu gabe.

Emari minimoa, «Qmin»: Gu­txie­neko emari hau izango da, kontagailuaren­tzat onartutako errore maximoak gainditu ezinezko kota. Emari hau «Qn» fun­tzio­aren bidez finka­tzen da.

Kargaren Bitartea: Kargaren bitartea gehienezko emariaren eta gu­txie­neko emariaren arteko tartea da. Bitarte hori bi zonatan bana­tzen da, behekoa eta goikoa izenekoak, eta onar­tzen zaizkien errore maximoak desberdinak izaten dira.

Transizio Emaria, «Qt»: Beheko eta goiko zonak bereizten dituen emaria da, non onartutako errore maximoak desberdinak diren.

Presio galera: Modeloa onar­tze­ko CEEren frogak eginez finkatuko da eta ez du, inoiz, emari nominala 0,25 baretan gaindituko ez eta gehienezko emaria bare batetan gaindituko ere.     

38. artikulua.  Kontagailu Bakarra.

Babespen eta bere maniobra gil­tze­kin instalatuko da armairu baten barnean. Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k homologatutakoa izango da eta helburu hori baino ez du izango. Eraikinaren beheko oinean kokatuko da, sarrerako atearen ondoan, eta fa­txa­daren horman txer­tatuta edo hornitu nahi den jabe­tza­ko itxi­tura baten barnean kokatuko da. Nolanahi ere, sarrera zuzena izango du bide publikotik.

Inoiz, eta behar bezala zuritutako arrazoiak tarteko, kontagailu bakarra eta maniobra gil­tzak lurpeko ganbara batetan kokatu ahal izango dira, baina kaletik sarrera zuzena eta jabe­tza­ren fa­txa­datik edo itxi­turatik ahalik eta gertuen egon beharko dute.

Kontagailuaren armairua edo itxi­tura iragazgai­tzak izango dira eta hustubidea, instala­tzen den hartuneak eman dezakeen ur emari maximoa ebakua­tze­ko adinako izango da eta estolderiara jai­tsi­ko da zuzenean. Era berean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k homologatutako ate era sarrailak izango ditu.

39. artikulua.  Banakako Kontagailu Bateria.

Banakako kontagailu bateriak helburu hori bakarrik izango duten lokaletan edo armairutan instalatuko dira. Eraikinaren beheko oinean, erabilera komuneko zonan kokatuko dira eta ataritik sarbide zuzena izango dute.

Kontagailuak bil­tze­ko bateriak ofizialki onartutako eta homologatutako mota eta modelokoak izango dira.

Gainleiho bakoi­tza­ren oinarrian eta banakako kontagailuen bateriaren lotunean bertan, ura banaketa sarera itzu­ltze­a erago­tzi­ko duen balbula bat instalatuko da.           

Bateriak jasoko dituen lokalen eta armairuen baldin­tzak eranskinean jaso­tzen dira.

40. artikulua.  Kontagailuaren Jabe­tza.

Abonatutako per­tso­nek kontagailuak eta bestelako aparailuak jar­tze­ko eskubidea dute, beti ere aparailu horiek Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A-k homologatutako sistema eta motatakoak badira eta ofizialki egiaztatu ondoren aldeko emai­tza izan badute.

Kontagailuek, homologatutakoak izateko, 37. artikuluan zehazten diren ezaugarriak bete behar dituzte.

Abonatutako per­tso­nek neurgailuen eta kontroleko aparailuen zain­tza­ren eran­tzu­kizuna izango dute; aparailuen jabeak, berriz, mantenimenduaren ardura du eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, maneia­tze­aren eta ondorioz sor daitezkeen gorabeheren eran­tzu­kizuna.

41. artikulua.  Egiaztapena Egiteko Derrigorrezkotasuna.

Ordenan­tza hau indarrean sar­tzen den egunetik aurrera, derrigorrezkoa izango da ino­lako salbuespenik gabe, uraren kon­tsu­moaren fakturaketa egiteko oinarri gisa erabiliko diren eta instala­tzen diren kontagailuen eta neurgailuen egiaztapena eta zigilaketa egitea.

Aparailuen egiaztaketa eta zigila­tze, ondoren zehazten diren kasuetan, Industria gaietan nor den Erakunde batek egingo du laborategi ofizial edo baimendutako baten bidez:

1.  Aparailuen fun­tzio­namendu arruntean eraginik izan dezakeen edozein konponketa lana egin edo zigilua hau­tsi behar izan denean.

2.  Abonatutako per­tso­nek, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k edo Administrazio Publikoko edozein organo eskudunek eska­tzen dutenean.

Aparailuak arauz ezarritako baldin­tzak beteko ez balitu konpondu eta egiaztatua izan beharko da berriro.

Egiaztapenak laborategi ofizial edo baimendutako batean egin beharko dira; nolanahi ere, kontagailua dagoen tokian ere egingo ahal izango da, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren iri­tziz, egiaztapena laborategian egiten den eran eta aparailu eramangarriekin egin daitekeenean.

42. artikulua.  Zigila­tze Ofiziala.

Laborategi ofizialak edo baimendutakoak egiaztapenik egin dizkien kontagailuak edo aparailu guztiak zigilatuko ditu.   

Egiaztapenaren ondoren jarritako zigilu ofizialak berma­tzen ditu:

1.  Kontagailua edo neurgailua onartutako sistema batekoa dela.

2.  Erregulartasun baten barne fun­tzio­na­tzen duela.

Lehen instalazioko kontagailu berrietan, egiaztapen data gisa, laborategiak jatorrizko egiaztapen markarik daukan egiazta­tzen dueneko data jasoko da. Data horretatik aurrera hasiko da konta­tzen kontagailuaren bizi­tza Ordenan­tza honetan aurreikusitako ondorioetarako.

Abonatutako per­tso­naren betebeharrak izango dira kontagailuaren edo neurgailuaren zain­tza eta egoera onean eduki­tze­a eta manten­tzea, bai eta kontagailuen zigiluei eta etiketei dagokionean ere. Obligazio hau ez bete­tze­tik erator daitekeen eran­tzu­kizuna horniketaren titular gisa ageri den per­tso­na abonatuarena izango da.           

43. artikulua.  Kontagailuen Aldian Aldiko Berriztapena.

Berriztapenaren helburua da kon­tsu­moen edukiera, onartutako toleran­tzi­en barne, berma­tze­a eta parkea osa­tzen duten kontagailuak fun­tzio­namendu egoera onean eduki­tzea.

Helburu hau bete­tze­ko, ur ho­tze­ko kontagailuek modeloaren onarpenerako eta jatorrizko egiaztapenerako kontrol metrologikoa pasa beharko dute; eta kontrol hau, ekainaren 10eko 597/1998 Errege Dekretuan, CEE Kontrol Metrologikoa onar­tzen duenean, edo, kasua balitz, Estatuko Administrazioak egiten duen kontrol metrologikoa zehazten duen irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuan eta arau hauek gara­tzen dituzten erregelamenduetan xeda­tzen direnaren arabera egin beharko da.

Ezaugarri metrologiko, teknologiko, inskripzio, marka eta jatorrizko egiaztapenari dagokionean aipatutako araudian ezarritakoari lotuko zaio.

Kontagailuen bizi­tza erabilgarriaren epea instalatu zenetik 10 urtetakoa izango da, epe hau igaro ondoren aldatu egin beharko delarik derrigorrez.

44. artikulua.  Laborategi Ofizialak.

Laborategi ofizialak dira Eusko Jaurlari­tzak, ur horniketan erabil­tzen diren kontagailuen eta neurgailuen frogaketa, egiaztapen eta kontrolerako instalatuta dituenak.  

45. artikulua.  Laborategi Baimenduak.

Laborategi ofizial horietatik aparte bestelako laborategiak ere ireki ahal izango dira helburu eta ondorio berdinekin; baina beti ere, dagokion Administrazioak emandako baimena izan beharko dute. Era berean, Administrazio hauek baimenak emateko eta aipatutako laborategien fun­tzio­namendua zuzenduko dituzten arauak emango dituzte.

46. artikulua.  Kontagailuen Desmuntaia.

Kontagailuaren edo neurgailuaren konexioa eta deskonexioa Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k edo baimendutako per­tso­na batek egin beharko du, instalazioaren zigila­tze­a egin beharko duelarik. Era berean, berau izango da ustiapena dela-eta, zigila­tze­a ken­tze­ko baimena izango duen bakarra.

Kontagailuak edo neurgailuak desmuntatu ahal izango dira ondorengo arrazoi hauek ematen direnean:

Industria Ordezkari­tza­ren Ebazpenak horrela erabaki­tzen duenean.

Horniketa kontratua iraungi­tzen denean.

Neurgailuan ma­txu­rarik izanez gero.

Aldian aldiko berrikuspenen ondorioz, beti ere Ordenan­tza honetan ezar­tzen denaren arabera.

Kon­tsu­moen erregimenean izan daitezkeen aldaketengatik, hau da, instalatutako aparailuaren gaitasun teorikoa, goitik zein behetik, gaindi­tzen denean.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren iri­tziz, kontagailuaren edo neurgailuaren fun­tzio­namendua zuzena ez dela erakusten duten aztarna garbiak daudenean. Kasu honetan, abonatutako per­tso­nari jakinarazi ondoren, desmuntatu egingo da eta haren ordez, bide ofizialari jarraiki egiaztatu den beste bat jarriko da. Eta, bide batez, aurrekoaren ordez instalatutako aparailuak erregistra­tzen dituen kon­tsu­moak izango dira likidaziorako erabiliko direnak.

Kontagailuak alda­tze­ko prozedurak arrazoiaren arabera.   

1.  Aldaketa ma­txu­ragatik.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k kontagailu bat ma­txu­ratuta dagoela suma­tzen duenean, aldatu egingo da Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren jabe­tza­koa bada eta, bestela, abonatutako per­tso­nari jakinaraziko zaio berak, bere kontura, gehieneko 30 eguneko epearen barruan, konpon edo alda dezan.

Epe hori bete­tzen denean eta kontagailua aldatu gabe badago, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k aldatuko du, eta jabeak aldaketa gastuak bere gain hartuko ditu.    

2.  Aldian aldiko berrikuspenaren ondorioz aldatu behar direnean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egingo du eta aldaketa gastuak bere gain hartuko ditu.

47. artikulua.  Kokapenaren Aldaketa.

Kontagailuak edo neurgailuak kokatuko diren oinarrizko instalazioa instala­tza­ile baimendu batek egin behar du, eta higiezinaren titularraren kontura eta kargura egingo da; beti ere, arauz ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituen kokagune batetan egin beharko delarik.

Kontagailuaren edo neurgailuaren kokapenean edozein aldaketa egiteko, horniketa atxi­kituta duen esparruaren edo jabe­tza­ren barne, aldaketa egitea bul­tza­tu duen aldearen kargura izango da, beti. Alabaina, abonatutako per­tso­naren kargura izango dira, ondoren zehazten diren arrazoiengatik egiten diren kontagailuen kokaguneen aldaketak:            

a)  Kontagailuaren instalazioa egin eta gerora, abonatutako per­tso­nak egiten dituen erreforma obrengatik eratorri eta irakurketa, berrikuspena edo aldaketa eragozten denean.

b)  Kontagailuaren instalazioak Ordenan­tza honetan jaso­tzen diren betebeharrei eran­tzu­ten ez dionean eta horniketaren titularitatean aldaketarik dagoenean.

48. artikulua.  Kontagailua Maneia­tzea.

Abonatutako per­tso­nak edo erabil­tzai­leak ezingo du inoiz maneiatu kontagailua edo neurgailua, ez eta desbidera­tze­ak eta hartuneak egin aparailuaren aurretik, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren baimen espresurik gabe.

49. artikulua.  Jakinarazpena Abonatutako Per­tso­nari.

Neurgailuetan egin beharreko edonolako frogak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egoki irizten duen guztietan edo abonatutako per­tso­nak berak eska­tzen duen bakoi­tze­an egin beharko dira. Alabaina, froga hori abonatutako per­tso­nak eskatuta egingo balitz, eta neurgailua fun­tzio­namendu egoera onean dagoela egiazta­tzen bada, zerbi­tzu honengatik sortutako gastuak eska­tzai­learen kontura ordainduko dira.

Neurgailua fun­tzio­namendu egoera onean dagoela iri­tzi­ko da, neurketaren erroreak, izango balira, indarrean dagoen araudiak onar­tzen dituen tarteen barne badaude.  

Neurgailuaren egiaztapenaren ondorioz fun­tzio­namendu okerra egiaztatuko balitz, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k dagokion likidazioa egingo du.

Egiaztapenaren ondorioz kontagailuak baimendutako errore positibo maximotik gora fun­tzio­na­tzen duela egiaztatuko balitz, itzu­li beharreko kopurua zehazteari ekingo zaio; beti ere, kon­tsu­mo erreala kontutan izanik eta likidazioa atze­ratu behar den hilabete horietan indarrean zeuden tarifen arabera.

Aurreko pasartean zehazten den denbora, kontagailua instalatu zen garaitik aurrera edo egin zen azkeneko egiaztapenaren datatik aurrera, markaketan errorea egiaztatu den egunera bitarte igarotako denbora izango da. Eta inoiz ez da urtebetetik gorakoa izango.

Kontagailuak emari desberdinekin oker fun­tzio­na­tzen duela egiazta­tzen bada, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k itzu­li beharreko kopuruaren likidazioa, hala balegokio, aurreko pasartean finkatutako denbora horretara luzatuz egingo da; eta denbora horretan, kontagailu berria jarri eta hurrengo laurogeita hamar egunetan izandako kon­tsu­mo bera izan dela iri­tzi­ko da.               

Egiaztapen prozesuak irauten duen bitartean aparailu bat iruzur egiteko xedez maneiatu dela egiaztatuko balitz, egiazta­tza­ileak dagokion akta, Ordenan­tza honetako 90 artikuluan ezar­tzen diren ondorioetarako, jasoko du.

50. artikulua.  Aldaketa.

Konponketarik behar duelako, aldiko berrikun­tza eta/edo egiaztapenaren ondorioz, kontagailu edo neurgailu bat instalaziotik kendu behar denean eta berria berehala jarri ezin denean, haren ordez behin behineko kontagailu edo neurgailu bat, egiaztapen frogak pasa dituena, jarriko da eta bera izango da kon­tsu­moa kontrolatuko duena.

Instala­tzen den kontagailu edo neurgailu hau, beti, Gipuz­koako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren jabe­tza­koa izango da. Alabaina, zaharraren ordez jar­tzen den kontagailua abonatutako per­tso­naren jabe­tza­koa den kasuetan, eta konponketaren, aldiko berriztapenaren eta/edo egiaztapenaren ondoren erabilgarria dela irizten bada eta abonatutako per­tso­nak bere instalazioan erabil­tzen jarraitu nahi badu, berriro instalatuko dio Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eta abonatutako per­tso­naren kargura izango dira gastuak; eta bere baliagarritasun aldia edo bizi­tza amaitu bitartean egongo da bertan.

51. artikulua.  Gastuak.

Oro har, kontagailuen edo neurgailuetan egiten diren egiaztapenen edo konponketen ondorioz sor­tzen diren gastuak aparailu horien jabearen kontura ordainduko dira.

Egiaztapena alde baten eskaerari eran­tzu­nez egiten denean, haren ondorioz kon­tze­ptu guztietan sor­tzen diren gastuak eska­tzai­learen kontura ordainduko dira, beti ere, aparailuaren fun­tzio­namendu okerra erakusten ez duen bitartean eta errorea beste aldearen aldekoa denean.

 

VIII. ATALBURUA

URAREN HORNIKETARAKO BALDINTZAK

52. artikulua.  Horniketaren Izaera.

Urari ematen zaion erabileraren arabera, horniketaren izaera honakoetan sailkatuko da:

a)  Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moa.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­mo bereiziak.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moak bizilagunen komunitateetan eta kontagailu orokor batek neurturikoak.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moak irakaskun­tza arautuko ikaste­txe­etan, ospitaleetan, hirugarren adinekoen­tza­ko egoi­tze­tan, kuarteletan eta bestelako an­tze­ko ostatu kolektiboetan eta ur bero sanitarioa bero­tze­ko zentraletan.

b)  Etxe­ko erabilerarik ez duen kon­tsu­moa.

Jarduera orokorretako erabilerako kon­tsu­moak.

Ostalari­tza jarduerako erabilerako kon­tsu­moak.

Obrak egiteko kon­tsu­moak.

Finka partikularretako ureztaketa eta igeritegi erabilerako kon­tsu­moak.

Udal Entitateen erabilerako kon­tsu­moak.

Suteei aurre egiteko kon­tsu­moa.

c)  Udalen kon­tsu­moak.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­mo bereizia izango da lehen erabilerako Lizen­tzi­a behar eta egoi­tza erabilera duten etxe­bizi­tze­tan edo eremuetan izaten den kon­tsu­moa.    

Aurreko pasartean aipatutako etxe­bizi­tza edo esparru batean egoi­tza erabilera eta jarduera bat aldi berean buru­tzen direnean, horniketa osoa jardueraren erabilerarako dela iri­tzi­ko da.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moak bizilagunen komunitateetan eta kontagailu orokor batek neurturiko­tzat iri­tzi­ko dira, lehen erabilerako Lizen­tzi­a behar eta egoi­tza erabilera duten etxe­bizi­tze­tan edo eremuetan izaten den kon­tsu­moak, beti ere, abonatutako per­tso­na etxe­bizi­tza bat baino gehiagoko finkaren jabea edo Jabekide-Elkargoa denean abonatutakoa.                

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moa izaera izango dute, 36 artikulua aplika­tze­agatik sor­tzen direnak, kontagailu orokorrei dagokienean.

Etxe­ko erabilerako kon­tsu­moak irakaskun­tza arautuko ikaste­txe­etan, ospitaleetan, hirugarren adinekoen­tza­ko egoi­tze­tan, kuarteletan eta bestelako an­tze­ko ostatu kolektiboetan eta ur bero sanitarioa bero­tze­ko zentraletan iri­tzi­ko dira, erabilera hori duten eraikin edo lokaletan izaten diren kon­tsu­moak.

Etxe­ko erabilerarik ez duen kon­tsu­moak negozio edo industria jarduerak buru­tzen diren lokaletan iri­tzi­ko dira, hau da, buru­tze­ko J.E.Z.-n alta behar duten jardueretako lokaletan. Bestalde, izaera bereko kon­tsu­moa izango da, administrazio publikoen eta bere organismoen jabe­tza­ko lokaletan, hala merkatari­tza­koetan nola etxe­bizi­tza erabilerakoetan burutu arren, ordenamendu juridikoak jarduera horiek baimen­tzen baditu eta bere erabileragatik beste ezein ataletan sar ezin daitezkeenetan ematen dena. Eta azkenik, izaera bera izango du, baita ere, garaje partikularren, trastetegien eta lokalen horniketek, oro har jarduerarik ez dutenetan ematen diren kon­tsu­moak, alegia.

Obrak buru­tze­ko horniketaren izaera izango dute eraikun­tza edo erreforma beharrei eta, azken batean, edozein obra buru­tze­ko behar den horniketari eran­tzu­teko izango diren kon­tsu­moek. Horniketa hauek baimenduko dira, hala ere, denbora jakin baterako eta prekarioan, beti ere herritarren behar orokorren baldin­tza­pean.

Finka partikularretan ureztaketa eta igeritegien erabilerako horniketaren izaera izango dute erabilera hori edozein finka partikularrean ematen denean, bertan etxe­bizi­tza bat edo mul­tzo­rik, industriarik eta abarrik dagoen edo ez begiratu gabe.

Udal Entitateen erabilerako horniketa izaera izango dute, bere aurrekontu autonomoa duten Udal Entitateen ur horniketak.

Suteen aurkako horniketaren izaera izango dute, helburu horrekin kontrata­tzen diren ur horniketak.

Udal Erakundeen erabilerarako hornidura­tzat hartuko dira udal eraikin eta zerbi­tzu­ei eginiko horniketak.       

Aurrez aipatutako horniketa mota horietako edozein horniketa berezia baimendu ahal izango da, noizbehinkako edo behin behineko izaera duen ezein beharri eran­tzun behar zaionean. Nolanahi ere, horniketa hauek Udalak eska­tzen den puntu horretan dauzkan instalazioek ematen dituzten aukeren eta hiritarren behar orokorren menpe egongo dira. Nolanahi ere, emakida prekarioan eta denbora jakinerako izango da.            

53. artikulua.  Horniketa Desberdinak.

Nolanahi ere, eraikin bakoi­tze­an egon daitezkeen merkatari­tza edo negozio lokalek beren horniketa independentea izan beharko dute.

54. artikulua.  Suteen Aurkako Zerbi­tzu­aren Horniketa.

Eraikinen barneko suteen aurkako instalazioek, eraikinen xedea edo erabilera edozein izanik ere, erabilera hori bakarrik izango duen ur horniketa berezia izan behar dute. Eta ondorio guztietarako, Ordenan­tza honetan horniketa arrunteko instalazioetarako agin­tzen diren baldin­tzak bete beharko dituzte, ondorengo irizpideen arabera:   

1.  Instalazio berezituak izatea: Suteen aurkako instalazioak beste edozein erabilera duten instalazioetatik berezituak izango dira eta berauetatik ezingo da beste erabilerarik izan dezakeen desbideraketarik egin.

Era berean, eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren baimen espresurik gabe, debekaturik dago urik har­tze­a instalazio hauetako edozein elementutik, suteen kasuan izan ezik.

Suteen aurkako araudi bereziak abonatutako per­tso­naren jabe­tza­ko barneko instalazioan Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k berma­tzen ez duen presiorik exiji­tzen duenean, abonatutako per­tso­naren eran­tzu­kizuna izango da, lehen aipatutako araudi berezi hori bete­tze­ra eramango duen presioa handi­tze­ko gailuak jar­tze­a eta haiek artapen lana egitea.

Suteen aurkako hartuneen bidez kon­tsu­mitutako ura fakturatu egingo da. Eta horretarako kontagailu bat jarri beharko da.

2.  Horniketaren kontratazioa: Banaketako sare publikoari suteen aurkako horniketarako hartune bat lo­tze­ko, aldez aurretik, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren eta abonatutako per­tso­naren arteko horniketa kontratua sinatu beharko da.

Kontratu hauek horniketa arruntetarako kontratuen izapidaketa eta izaera bera izango dute; eta horrenbestez, arauz ezarritako manamendu berak bete beharko dituzte.

 

IX. ATALBURUA

HORNIKETAREN EMAKIDA ETA KONTRATAZIOA

55. artikulua.  Horniketa Eskaera.

Horniketa kontratatu aurretik, interesaturik dagoen per­tso­nak Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, xede horrekin, emango dion horniketa eskaera egiteko inprimakia bete eta aurkeztu beharko du.

Eskaera orrian eska­tzai­learen izena, eskatutako urari eman nahi zaion erabilera, finkaren xedea eta, bide batez, horniketaren ezaugarriak eta baldin­tzak egokiro defini­tze­ko eta zerbi­tzu­aren ordainetan dagozkion tarifak aplika­tze­ko, beharrezko izan daitezkeen gainon­tze­ko ingurumarien berri eman behar du. Inprimaki horretan jakinarazi beharko da jakinarazpenak igor­tze­ko helbidea, beti ere, hornidura izango duen gunea ez den kasuetan.

Aurrez arautu eta horniketaren inprimakian agertarazten diren datu guztiak zuzenak izatea eska­tzai­learen eran­tzu­kizuna izango da eta aipatutako horniketa arau­tze­ko oinarri gisa erabiliko dira.

Horniketa eskaerarekin batera, interesaturik dagoen per­tso­nak ondorengo dokumentazioa eran­tsi­ko du:

Instala­tza­ilearen buletina, Industriako Ordezkari­tzak ikusone­tsia.

Jabe­tza eskritura, errenta kontratua edo horniketa eska­tzen den higiezina erabil­tze­ko eskubidea egiazta­tzen duen agiria. 

Kontrata­tza­ilearen nortasuna egiazta­tzen duen agiria.        

56. artikulua.  Kontratazioa.

Horniketa eskaera egin ondoren, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, hamabost lanegunetako gehienezko epearen barne, horniketa gauza­tze­ko baldin­tza tekniko eta ekonomikoen gaineko azterketa jakinaraziko dio eska­tzai­leari ida­tziz.

Eska­tzai­leak, behin baldin­tza tekniko eta ekonomikoen jakinarazpena jaso ondoren, hogeita hamar egunetako epea izango du kontratua sina­tze­ko. Epe hori kontratua sinatu gabe igaroko balitz, eskaerak bere indarra galduko du Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren­tza­ko ino­lako obligaziorik sortu gabe.

Nolanahi ere, horniketa kontratu edo poliza horrek ez du indarrik izango, eska­tzai­leak, Ordenan­tza honetan xedatutakoarekin bat, konpondu edo bete behar dituen obligazio ekonomiko, tekniko eta administratiboak bete­tzen ez dituen bitartean.          

Behin eska­tzai­leak eskubideak ordaindu eta dagozkion betebeharrak bete ondoren, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k instalazioa eta horniketa mar­txan jar­tze­ko obligazioa dauka, beti ere, kontratazioa eta ordainketa egindako datatik hamabost lanegunetako epearen barne.          

Nolanahi ere, lanak buru­tze­ko behar diren baimenak lor­tze­an atze­rapenak izango balira, aurreko pasartean finkatutako epea etetea ekarriko du. Eta atze­rapen horren berri emango dio ida­tziz Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eska­tzai­leari.

57. artikulua.  Kontratua Uka­tze­ko Arrazoiak.

Uraren horniketaren emakidarako ahalmena, indarrean dauden arauen arabera, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri dagokio.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k horniketaren kontratazioa uka dezake, ondorengo kasu hauetan:

1.  Horniketa eska­tzen duen per­tso­nak edo entitateak, uraren horniketaren kontratazioari buruz indarrean dauden xedapenen arabera eta baimendutako eredu batean luzatutako kontratua sina­tze­ari uko egiten dionean, edo legez ezarritako dokumentazioa aurkezten ez duenean edo, azkenik, dagozkion ordainketak egiten ez dituenean.

2.  Eska­tzai­le horren instalazioan, eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren iri­tziz, behin egiaztatu ondoren, indarrean dagoen araudiak izaera orokorrez ezar­tzen dituen manamenduak bete­tzen ez direnean. Kasu honetan, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k aurkitutako hu­tsu­neak adieraziko dizkio eska­tzai­leari zuzen di­tzan.

3.  Uraren horniketarako hartunerik ez duenean edo isurketen eta euri uren hustuketarako baimenik ez duenean.         

4.  Horniketaren eska­tzai­leak, aurrez, uraren horniketaren zenbatekoa ordain­tze­ari utzi diola egiazta­tzen denean.         

5.  Horniketa eska­tzen den lokalerako, aurretik eta indarrean dagoen beste horniketa kontratu bat dagoenean.

6.  Horniketaren eska­tzai­leak legozkiokeen hirugarren per­tso­nen baimenik lortu dituela zehaztasunez egiazta­tzen ez duenean.

7.  Udale­txe­ak Horniketaren emakida desesta­tzen duenean.

58. artikulua.  Kontrataziorako Kuota.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri uraren horniketa eska­tzen dioten per­tso­nek egin beharreko konpen­tsa­zio ekonomikoa izango da; kontratua gauza­tze­tik eratorriko izaera tekniko eta administratiboetako gastuak ordain­tze­ko, alegia.      

59. artikulua.  Fidan­tzak.

Abonatutako per­tso­nak izan dezakeen edozein zorri eran­tzu­teko, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egokiesten duenean, abonatutako per­tso­nak fidan­tza edo banku abal bat jar­tze­a behartuta egongo da, kopurua zerbi­tzu­aren arduradunek ezarriko dute, kontagailuaren kalibrea eta hiru hilabetez aurreikusten den ordu kopuruen arabera.                

Noizbehinkako, behin behineko edo egoera jakin bati eran­tzu­teko horniketetan, eta izaera horrekin eska­tzen direnen kasuetan, erabilera edozein izanik eta aurreikusitako kon­tsu­moen aurre-likidazioa egitearen kalterik gabe, fidan­tza­ren zenbatekoa, aurrez erabakitakoaren ondorioz atera­tzen den zenbatekoaren bost halako izatera iris daiteke.

Inoiz eta salbuespen gisa, kontagailurik gabeko horniketarik baimenduko balitz, kontagailuaren kalibrearen baliokide­tzat, hartunean erabilitako kalibrea iri­tzi­ko da eta fidan­tza, aurrez azaldutako irizpide berdinaren arabera kalkulatuko da.

60. artikulua.  Horniketa Kontratua.

Entitate Horni­tza­ilearen eta abonatutako per­tso­naren arteko erlazioa horniketa kontratuak edo ordainketa polizak arautuko dute.

Horniketa kontratua izango da, zerbi­tzu­aren emakida legeztatuko duen agiri bakarra eta, Ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tzaz gainera, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren eta abonatutako per­tso­naren arteko harremanak arautuko dira. Aipatutako kontratu hori ida­tziz eta ale bikoi­tze­an jasoko da; eta ale bat, behar bezala beterik, abonatutako per­tso­nari emango zaio, bertan, gu­txi­enez, ondorengo datu hauek jaso beharko direlarik:

a)  Entitate horni­tza­ilearen identifikazioa:

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.

I.F.K. A-20.471462.

Portue­txe 14.

Uraren telefonoa 902.302.222.

b)  Abonatuaren identifikazioa:

Izen-deiturak edo egoi­tza soziala.

N.A.N. edo I.F.K.

Helbidea (hornitutako higiezina ez denean).

Ordezkariaren datuak, bere kasuan:

Izen-deiturak.

N.A.N. edo I.F.K.

Ordezkapenaren izaera.

c)  Hornitutako finkaren datuak:

Helbidea.

Etxe­bizi­tza, letra, eskailera.

Etxe­bizi­tza kopurua, guztira.

Telefonoa.

d)  Aurreko instalazioaren ezaugarriak:

Baimendutako instala­tza­ilearen buletinaren erreferen­tzia.

e)  Horniketaren ezaugarriak:

Horniketa mota.

Tarifa.

Hartunearen diametroa, bere kasuan.

Kontratatutako emaria, eskariaren arabera.

f)  Neurgailua:

Mota.

Fabrikazio zenbakia.

Kalibrea, milimetrotan emana.

g)  Baldin­tza ekonomikoak.

Hartune eskubideak.

Kontratazio Kuota.

Zergak.

Fidan­tza.

h)  Ordainketa tokia:

Erakunde lankideak.

Helbideratutako ordainketaren datuak.

i)  Kontratuaren iraupena:

Behin behinekoa.

Behin betikoa.

j)  Kontratua sina­tzen den tokia eta eguna.

k)  Aldeen sinadurak.

Eranskin batean edo atze­ko aldean honakoak jasoko dira:

l)  Klausula orokor gisa honako artikuluak: 7, 9, 58, 63, 64, 65, 66, 67, 69, 70, 90 eta 91.

m)  Baldin­tza bereziak.

n)  Auzietarako jurisdikzio eskuduna.

61. artikulua.  Sinatu Beharreko Kontratuak.

Kontratuak horniketa mota bakoi­tza­ren­tzako ezarriko dira eta, horrenbestez, tarifa edo baldin­tza bereziak aplikatu behar diren kasu haietarako, kontratu desberdinak sinatu beharko dira derrigorrez.

62. artikulua.  Kontratuaren Sina­tza­ileak.

Horniketa kontratua Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eta hornitu behar den finkaren, lokalaren edo industriaren erabilera eskubidearen titularrak, edo berau ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatuko dute.

63. artikulua.  Abonatutako Per­tso­nen Toki-Aldaketa eta Erabil­tzai­leen Aldaketa.

Etxez alda­tze­an eta lokala kontratua sinatu zuen beste per­tso­na batek okupa­tze­ak beste kontratu berri bat sina­tze­a dakar berez, edo/eta kasua balitz, aurrekoaren subrogazioa egitea; baina beti ere, Ordenan­tza honetan ezarritako betebeharrak bete­tzen badira.

64. artikulua.  Subrogazioa.

Ordainketa polizaren titularra hilko balitz, polizaren eskubide eta betebeharren subrogazioa egin ahal izango da, beti ere, herio­tza­ren dataren aurretik, gu­txi­enez bi urteko epean, ohiko etxe­bizi­tzan elkarrekin bizi zitezkeen bere ezkontide, ondoren­go, seme-alaba­tza­ko oso, aurreko eta anai-arreben artean. Nolanahi ere, elkarrekin bi urtetan bizi­tze­ko betebehar hori ez da bete­tze­a derrigorrezkoa izango, zenduaren guraso-agintepean egon zitezkeenen­tzat ez eta ezkontidearen­tzat ere.

Era berean, beste oinordeko legatudun batengan ere subroga daitezke eskubideak eta betebeharrak, beti ere hornidura egiten den etxe­bizi­tza­ren edo lokalaren jabe­tza edo eskubidea bere­tzat har­tzen badu.

Entitate juridikoen kasuan, subroga­tzen duenak edo eskubideetan eta betebeharretan hura ordezkatuko duenak, gauza bera egin dezake ordainketa polizari dagokionean, baina, Gipuz­koako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-n beharrezko liratekeen baimen administratibo guztiak aurkeztearen baldin­tza­pean.

Subrogaziorako epea, gertaera izan eta hamabi hilabetekoa izango da.

65. artikulua.  Kontratuaren Xedea eta Irismena.

Horniketa kontratuak etxe­bizi­tza, lokal, industria edo unitate berezitua osa­tzen duen obra bakoi­tze­ko sinatuko dira.       

Horniketa bakoi­tza eman zeneko helburuei atxi­kituta geratuko da; beraz, debekatuta dago beste helbururekin erabil­tze­a edo bere irismena alda­tzea. Horrelakorik egin nahiko balitz, eskaera berri bat egin eta, kasua balitz, legokiokeen kontratu berria sinatu beharko da.

66. artikulua.  Kontratuaren Iraupena.

Horniketa kontratuaren iraupena behin betikoa izango da, bestelako eperik finka­tzen duen erabaki espresurik izan ezean. Alabaina, abonatutako per­tso­nak edozein garaitan erabaki dezake kontratuaren iraungipena, nahiz eta horretarako, erabakiaren berri Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri eman beharko dion hilabeteko aurrerapenarekin.

Obretarako horniketa, eremu mugikorretako aldian aldiko ikuskizunetarako eta, oro har, noizbehinkako jardueratarako denean.

Denbora jakinerako kontratuak luzatu ahal izango dira horniketaren titularrak eskatuz gero, baina arrazoi zurigarriak izanik Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k baimen espresua ematen badu.

67. artikulua.  Horniketaren Etenaldirako Arrazoiak.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, indarrean dagoen legediak babes diezazkiokeen izaera zibil edo administratiboko akzioei ekitearen kalterik gabe, abonatutako per­tso­nen horniketa eten ahal izango du ondorengo kasu hauetan:

a)  Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k fakturak ordain­tze­ko finkatutako epean ordain­tzen ez direnean.

b)  Bere izenean horniketa izateko tartean kontratu ida­tzi­rik ez dagoenean eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren errekerimenduari jaramonik egin gabe kontratua sina­tze­ari uko egiten dionean.

c)  Iruzurrik egin edo iruzurrean berrerori dela egiaztatu ondoren egiten zaion likidaziotik eratorritako kopuruak, jakinarazpenaren datatik aurrera hurrengo hamabost lanegunetan, ordain­tzen ez direnean.

d)  Abonatutako per­tso­nak horni­tzen zaion urari, kontratu duen helburu eta erabilera desberdina ematen dion kasu guztietan.

e)  Abonatutako per­tso­nak uraren horniketarako bere instalazioan, eta horniketa kontratuan jasotako beste finka, lokal edo etxe­bizi­tze­tarako desbideraketak egiten eta egitea uzten duenean.

f)  Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ko per­tso­na­lak horniketako sareetan kontraturik gabeko ur kon­tsu­moak egiazta­tzen dituenean, hau da, ezkutuan egindako hartuneak aurki­tzen dituenean. Kasu honetan, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k berehala eten ahal izango du ura aipatutako desbideraketetan.

g)  Abonatutako per­tso­nak kontratatutako horniketa kontrola­tzen den lokalean, Entitateak baimendutako eta dagokion nortasun dokumentazioa erakusten duen per­tso­nalari, laneko orduetan edo kanpoko harremanak izateko ordutegi normalean, instalazioak ikuska­tze­ra sar­tzen uzten ez dionean. Kasu honetan, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k gertakarien akta jaso beharko du.

h)  Abonatutako per­tso­nak, Entitatearekin sinatuta daukan kontratuko erabakiak edo zerbi­tzu­a erabil­tze­ko baldin­tza orokorrak, edozein gai delarik ere, bete­tzen ez dituenean.

i)  Urari ematen zaion erabileragatik edo barneko instalazioen egiturarengatik banaketa sareko uraren edangarritasunean eragin kaltegarririk sor daitezkeenean. Etenaldiak abonatutako per­tso­nek egoera horiek ez daitezen gertatu, neurri egokiak har­tzen dituzten bitartean iraungo du. Kasu honetan Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k berehala eten dezake horniketa.

j)  Abonatutako per­tso­nak erregistroa edo kontagailuaren ku­txe­ta eta are barneko instalazioa, alda­tze­ari uko egiten dionean; beti ere, Ordenan­tza honek baimen­tzen dituen arrazoiengatik kontagailua aldatu behar den kasuetan.

k)  Abonatutako per­tso­nak beste jatorriko urak nahasten dituenean eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k hu­tse­gite hori konpon­tze­ko errekerimendua egin arren, bost egunetako gehienezko epean ez bada arazoa konpon­tzen.

l)  Kontagailuaren irakurketa egiteko prozedura arruntari jarraiki hamabi hilabeteko epean ezinezkoa gerta­tzen denean, abonatutako per­tso­nari egoz dakizkiokeen arrazoiengatik. Kasu honetan Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k eten ahal izango du horniketa izaera iragankorrez eta, abonatutako per­tso­nak, bere kargura eta kontura, neurgailuen instalazioan, irakurketa egiteko sarbiderako oztopoak kenduz, aldaketak egiten ez dituen bitartean.

m)  Abonatutako per­tso­naren utzi­keriagatik; hau da, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, ida­tziz, bere instalazioetan dauden ma­txu­rak konpon­tze­ko errekerimendua egin arren, zazpi egunetako epea igaroko balitz ma­txu­ra konpondu gabe.

68. artikulua.  Horniketaren Etenaldirako Prozedura.

Ordenan­tza honetan aurreikusitako berehalako horniketa etenaldien kasuetan ezik, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k hartutako erabakiaren jakinarazpena igorriko dio abonatutako per­tso­nari. Eta jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost lanegunetan aka­tsak bere hartan badirau, horniketa etengo da.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, berehalako etenaldiko kasuetan salbu, ezingo du uraren horniketa eten jaiegunetan edo, edozein arrazoi tarteko, jendearen harrerarako zerbi­tzu administratibo eta teknikorik ez dagoen egunetan, –beti ere zerbi­tzu­a berrezar­tze­ko izapidaketa osoa egin ahal izateko–, ez eta mota horretako egoeraren bat sortuko den egunen bezperatan.

Zerbi­tzu­a egun berean berrezarriko da edo, ezinezkoa balitz, horniketaren etenaldirako izan ziren hu­tse­giteak bere onera ekar­tzen diren hurrengo lanegunean.

Horniketaren etenaldirako jakinarazpenean, gu­txi­enez, honako puntu hauek jasoko dira:

Abonatutako per­tso­naren izen-deiturak eta helbidea.

Etenaldirako arrazoi zeha­tza.

Etenaldia eragin zuten hu­tse­giteak konpondu ahal izateko Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ko bulegoen helbidea, telefonoa eta ordutegia.

Horniketaren birkonexioa Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egingo du eta abonatutako per­tso­nari, lan horrengatik eta une horretan instalatutako kalibre berdinerako, indarrean dagoen kontratazio kuotaren zenbatekoaren kopuru baliokide eta maximoa kobratu ahal izango dio.

Etenaldiaren arrazoia ordainketarik ez egitea bada eta etenaldiaren egunetik hiru hilabeteko epean abonatutako per­tso­nak ordain­tze­ko dauzkan ordainagiriak ordain­tzen ez baditu, kontratua iraungi­tzat emango da, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k zorra ordain­tze­ko eta sor zekizkiokeen kalte eta galeren kalteordainak exiji­tze­ko eskubidea erabil­tze­aren kalterik gabe.

69. artikulua.  Horniketa Kontratuaren Iraungipena.

Uraren hornidurarako kontratua da, eta Ordenan­tza honetako 68. artikuluan zehaztutako arrazoiengatik horniketa eteteko bideak erabil­tze­aren kalterik gabe, honako arrazoi hauengatik iraungi daiteke:

1.  Abonatutako per­tso­naren eskaeraz, beti ere zorrak ordain­tze­ke ez daudenean.

2.  Entitate horni­tza­ilearen erabakia tarteko, honako kasu hauetan:

a)  Ordenan­tza honetako 67 artikuluan araututako horniketa etenaldirako edozein arrazoi delarik, berean jarrai­tze­a hiru hilabetetik gorako epean.

b)  Horniketa kontratuan jaso­tzen diren epeak eta baldin­tzak bete­tzen direnean.

c)  Zerbi­tzu­a kontrata­tze­rakoan zeuden zerbi­tzu eta instalazioen erabilera alda­tzen denean, bai eta, horniketa kontratatu zeneko finkaren eraispen, zabalpen edo erreformarik izaten denean.

Behin, aipatutako edozein arrazoiarengatik kontratua iraungi­tzen bada eta horniketa berriro izan nahi bada, bakar bakarrik, eskaera berri bat eginez, kontratu berri bat sinatuz eta legozkiokeen eskubideak ordainduz lortu ahal izango da.        

 

X. ATALBURUA

HORNIKETAREN ERREGULARTASUNA

70. artikulua.  Zerbi­tzu­aren Maiztasuna.

Ezinbesteko arrazoiak tarteko edo instalazio publikoetan izan daitekeen ma­txu­rarik salbu, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, zerbi­tzu­ari etenaldirik gabe eusteko obligazioa dauka, beti ere, horniketa kontratuetan edo polizetan bestelakorik ezar­tzen ez den bitartean.

71. artikulua.  Denbora Jakinerako Etendurak.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k zerbi­tzu­aren denbora jakinerako etendurak egin ahal izango ditu, bere kargura dauden instalazioen mantenimendu, konponketa edo hobekun­tza lanak egiteko.

Aurreikusitako eta programatutako etenduretan, Gipuz­koa­ko Urak-Aguas de Gipuzkoa, EA.-k etetearen berri eman beharko die erabil­tzai­leei, bere eskura dauden bideak erabiliko ditu etetea nahiko denborarekin iragar­tze­ko eta haren berri jasoko dela berma­tze­ko moduan.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren kargura dauden instalazioetan izandako ma­txu­ren eraginez horniketa eten behar denean, halabeharrezko arrazoiak ez direnean tarteko eta bedera­tzi egunetatik gorako epean izango direnean, abonatutako per­tso­nak, Ordenan­tza honetako 92. artikuluan zehazten den kuota finkoa edo zerbi­tzu­ko kuotaren zati propor­tzi­onala itzul dakion eska­tze­ko eskubidea izango du.

72. artikulua.  Ur Erreserbak.

Sektore bakoi­tza­ren arauketa berezian ezar­tzen denaren kalterik gabe, ura osasun publikorako edo per­tso­nen eta ondasunen segurtasunerako behar ezinbesteko eta etengabekoa den jarduera buru­tzen den lokal guztietan eta, bereziki, Ospitaleetan, gai suharkorren eta erregaien biltegietan eta merkatari­tza zentro handietan, erreserbako ur deposituak jarri beharko dira eta, gu­txi­enez, estali behar diren behar minimoei hogeita lau ordutik gora eran­tzu­teko adinako autonomia emango dizkien moduko deposituak izango dira.   

Era berean, produkzio prozesuan edo produktuen kon­tse­rbaziorako ura ezinbesteko elementu den industrietan ur erreserbak egokitu eta dimen­tsi­onatu egin beharko dira, beti ere, auto-horniketa, gu­txi­enez, hogeita lau ordutan berma­tze­ko moduan.

73. artikulua.  Murrizketak Horniduran.

Lehorteak, ur emariaren urritasunak edo trataerako zailtasunak horrela eska­tzen duenean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k murrizketak ezarri ahal izango ditu abonatutako per­tso­nen horniketa zerbi­tzu­an.

Kasu honetan, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k aplikatu behar dituen neurriak, ahalik eta modurik argienean, abonatutako per­tso­nei azal­tze­ko obligazioa dauka, bai eta, murrizketak hasiko diren daten berri emateko ere, eta horretarako komunikabideak erabiliko ditu. Komunikabideen bidez azal­tze­a ezinezkoa izango balitz, Entitateak abonatutako per­tso­na bakoi­tza­ri jakinarazi beharko dio gutun per­tso­nal baten bidez.

Horniketa eteteko arrazoia nahikoa ur emaririk ez izatea denean, erabil­tzai­leen beharrei eran­tzu­teko, kontratatutako erabileraren modalitateari jarraituko zaio, eta Iparraldeko III. Plan Hidrologikoan edo, kasuan kasu, Euskal Autonomi Erkidegoko Plan Hidrologikoan adierazitako aprobe­txa­menduen lehentasunen alderan­tzi­zko hurrenkera etengo da.

 

XI. ATALBURUA

IRAKURKETAK, KONTSUMOAK ETA FAKTURAZIOAK

74. artikulua.  Irakurketaren Maiztasuna.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k irakurketarako sistema iraunkor eta aldizkakoa ezar­tze­ko obligazioa dauka, beti ere, abonatutako per­tso­na bakoi­tza­ren kontagailuaren irakurketa, ahal den neurrian, ziklo berdinetan egin dadin.

75. artikulua.  Irakurketako Ordutegia.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k espresuki baimendutako per­tso­nalak irakurketa lanegunetan eta laneko edo kanpoko harremanetarako ordutegi normalean egingo du; nolanahi ere, langile hauek bere identifikazio agiriak izango dituzte.

Abonatutako per­tso­nak ezingo du, inoiz, irakurketa egiteko obligazioa ezarri Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k horretarako erabakita daukan ordutegitik kanpo.

Behin behineko horniketarako baimena ematen den kasuetan eta horniketa neurgailu mugikorren bidez egiten denean, abonatutako per­tso­nak dagokion kontratuan edo emakidan finka­tzen diren toki edo lokaletan eta aipatutako agiri horretan bertan finka­tzen diren egunetan, neurgailu mugikorrak aurkeztu beharko ditu irakurketa egin dadin.         

76. artikulua.  Abonatutako Per­tso­nek egindako Irakurketa.

Abonatutako per­tso­na bertan ez dagoelako irakurketa egitea ezinezkoa izango balitz, per­tso­nal arduradunak abonatutako per­tso­naren etxe­bizi­tza­ren ate azpian edo poston­tzi­an txa­rtel bat utzi­ko du abonatuak irakurketaren datuak eman ahal izateko.

77. artikulua.  Kon­tsu­moaren Zehaztapena.

Oro har, abonatutako per­tso­nak egiten duen kon­tsu­moaren zehaztapena, fakturazioko jarraituko bi epeen artean izandako irakurketen diferen­tzi­aren arabera egingo da.

78. artikulua.  Balioe­tsi­tako Kon­tsu­moak.

Benetan izandako kon­tsu­moa zein den jakitea ezinezkoa bada, neurgailuan ma­txu­raren bat dagoelako, irakurketa egin nahi izan zen momentuan abonatutako per­tso­na ez zegoelako bertan edo Gipuzkoako Ura-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ri egotz dakizkiokeen bestelako arrazoiengatik, kon­tsu­moaren fakturazioa, denbora epe berean eta urteko sasoi berean izandako kon­tsu­moaren arabera egingo da; alabaina, neurketa horiek eskura izango ez balira, aurreko sei hilabeteetan izandako kon­tsu­moaren batez beste aritmetikoaren arabera likidatuko dira fakturak.

Aurreko pasartean aipa­tzen den batez bestekoa lor­tze­ko datu historikorik ez dagoen kasu haietan, kon­tsu­moak aurreko aldietan ezagu­tzen zaizkion kon­tsu­moen batez bestekoa eginez zehaztuko dira. Hori ere ezinezkoa izango balitz, kontagailuaren kapazitate nominala eta hilean hogeita hamar orduko erabilera izango balu, izango li­tza­tekeen kon­tsu­moaren arabera fakturatuko da.

Modu honetan balioesten diren kon­tsu­moek izaera irmoa izango dute kontagailuan ma­txu­rarik bada ere. Eta bestelako balizkoen kontura, non behin irakurketa erreala egin ondoren egoera normalizatuko baita, hala gehiegizko nola gu­txi­enezko kasuan, ondorengo aldi bakoi­tze­an egiten den irakurketaren arabera zehaztuko dira kon­tsu­moak.

Kon­tsu­moen balioespenari ere ekin ahal izango zaio, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-n abonatutako per­tso­nak emandako neurgailuen datuak ikusirik, bertan irudika­tzen diren kon­tsu­moek, abonatutako per­tso­nak izan ohi duen kon­tsu­mo erregimenarekin bat ez datozenean.     

Aurreko pasartean aipa­tzen diren kasuetan, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, epe edo aldi horretako fakturazioa egiteko xedez, kon­tsu­moen balioespena edo hurrengo aldira atze­ra­tze­a erabaki dezake, azkeneko aldi horretan bilduko direlarik bi aldi horietako kon­tsu­moak.

79. artikulua.  Fakturazioaren Xedea eta Maiztasuna.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k XIII. Atalburuan jaso­tzen eta kasu bakoi­tza­ri egoki­tzen zaizkion kon­tze­ptuak fakturatuko ditu, horniketa motaren eta une bakoi­tze­an indarrean dauden tarifen arabera.

Kon­tsu­moak amaitutako horniketa epeka fakturako dira eta aldiaren iraupena ez da hiru hilabeteetatik gorakoa izango. Lehenengo aldia instalazioa mar­txan jarri zen egunetik aurrera kontabilizatuko da.

80. artikulua.  Fakturen eta Ordainagirien Betebeharrak.

Hornidura eta saneamendu zerbi­tzu­ak jaso­tze­tik abonatutako per­tso­nari egozten zaizkion zorrak jaso­tzen diren ordainagirietan, indarrean dagoen legediak une bakoi­tze­an exiji­tzen dituen zehaztasunak jasoko dira eta, bide batez, prezioak, kon­tsu­moak eta erabil­tzai­learen­tza­ko interesgarriak izan daitezkeen gainon­tze­ko datuak jaso beharko dira modu argi eta ulergarrian.

81. artikulua.  Informazioa Ordainagirietan.

Fakturazio kon­tze­ptuetan edo formetan aldaketa handiak edo garran­tzi­tsuak izaten direnean, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, tarifak aplika­tze­ko moduari eta fakturazioan jaso­tzen diren kon­tze­ptuak babesten dituzten eta indarrean dauden xedapenei buruzko informazioa emango die abonatutako per­tso­nei.

82. artikulua.  Hainbanaketa.

Fakturazio epeetan indarrean prezio desberdinak egon direnean, likidazioa hainbanaketaren bidez egingo da, iruzurrezko erabilera kasuetan salbu.

83. artikulua.  Ordainketa Epea.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, abonatutako per­tso­nei ordainagirien zenbatekoa ordain­tze­ko daukaten denbora-epearen berri emateko obligazioa dauka; alabaina, epe hori ezingo da hamabost egun naturaletik beherakoa izan.

Jakinarazpen hau kobran­tza­rako banakako deien bidez edo herrian zabalkunderik handiena duen komunikabidean publizitate orokorra txer­tatuz, edo/eta indarrean dagoen legediak onar­tzen duen bestelako jakinarazpen prozeduraren bidez egin ahal izango da.

Ordainketa banku batean helbideratuta dagoenean ez da derrigorrezkoa izango informa­tze­ko obligazio hau.

84. artikulua.  Fakturen edo Ordainagirien Ordainketa Modua.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k fakturatutako zenbatekoa ondorengo sistemen bidez ordaindu ahal izango du abonatutako per­tso­nak:

Zerbi­tzu­ak gaitutako Banke­txe edo Ku­txan dirutan ordainduz.

Abonatutako per­tso­nak adierazten duen kontuan helbideratuz.

85. artikulua.  Fakturazioko Hu­tse­giteen Zuzenketa.

Hu­tse­gite baten ondorioz Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k zorretan diren kopuruak baino gu­txi­ago fakturatuko balitu, diferen­tzi­aren ordainketa zatikatu ahal izango da. Nolanahi ere, ordainketarako epea, bestelakorik erabaki­tzen ez den bitartean, faktura okerrak aurkeztu diren denbora berean luzatu ahal izango da, nahiz eta bi urtetako gehienezko epearen barne.

86. artikulua.  Aldez Aurretik Erabakitako Kon­tsu­moak.

Bere izaera behin behinekoa delako, edo izaera prekarioan eman delako, edo bestelako salbuespenagatik, bolumen edo emari finko baten, edo erabilerako denbora unitateko kopuru zehatz baten horniketa kontrata­tzen den kasuetan, ezingo zaizkie hi­tza­rtutako kon­tsu­moei bestelakoak ego­tzi, iruzurrezko erabilera edo ezarritako kontratua bete­tzen ez denean salbu.  

Era berean, horniketa hauek kontrata­tzen dituen per­tso­nak ezingo du ino­lako arrazoirik eman edo zirkunstan­tzi­rik argudiatu, hi­tza­rtutako kon­tsu­moetan edo kopuruetan murriztapenik egiteko.

Kasu hauetan fakturazioa aldez aurretik egin ahal izango da, horniketaren emakida bera jakinarazten den une beran.

 

XII. ATALBURUA

IRUZURRAK URAREN HORNIKETAN

87. artikulua.  Baimendutako Ikuska­tza­ileak.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k kreditatuko ditu bere ikuska­tza­ileak.

Baimendutako ikuska­tza­ileek, Ordenan­tza honetako ondorioetarako eta edozein hu­tse­gite dagoen egiazta­tze­ko xedez, dagozkion instalazioak erabil­tzen diren lokalak ikusteko eta ikuska­tze­ko gaitasuna izango dute.

88. artikulua.  Ikuskapenaren Akta.

Hala, hu­tse­gitea egiaztatu ondoren, baimendutako ikuska­tza­ileak, ahal bada, iruzurrarekin lotutako elementuak zigilatuko ditu eta dagokion akta jasoko du. Aktan lokalaren kokaera eta bisitaren ordua, sumatutako hu­tse­gitearen deskribapen zeha­tza eta froga-elementuak, baleude, jasoko dira eta abonatutako per­tso­nari, edo beraren­tzat lanean ari den per­tso­nalari, senitarteko edo ikuskari­tza lana ikusten duen edozein testiguri akta sina­tze­ko aukera emango zaio eta, bertan bide batez, abonatutako per­tso­nak, bere sinadurarekin, egoki iriz di­tza­keen azalpenak konstarazi ahal izango ditu. Sina­tze­ari uko egiteak ez du ino­lako eraginik izango izapidaketan ez eta gerora atera daitezkeen ondorioetan ere; eta, era berean, ez dira bere oharpenak kontutan hartuko ez bada akta sina­tzen.

89. artikulua.  Jokabidea Hu­tse­giteen Kasuan.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, jasotako aktaren arabera, instalazioan sumatutako hu­tse­giteak zuzen­tze­ko errekerimendua luzatuko dio jabeari eta bost lanegunetako epean arazoa konpon­tzen ez bada, dagokion horniketa etenez aplikatuko da erabakia.              

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k bere sareetan horniketarako desbideraketak ino­lako hi­tzar­menik gabe sumatuko balitu, hau da, ezkutuan eginikoak aurkituko balitu, horniketa berehala eten dezake aipatutako desbideraketak.           

Iruzur salaketa baten egiaztapena egiterakoan per­tso­nal eskudunari abonatutako per­tso­na baten etxe­bizi­tzan sar­tze­a erago­tzi­ko bali­tza­io horniketa eten ahal izango da.

90. artikulua.  Iruzurragatiko Likidazioa.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k, Akta aurrean duelarik, iruzurragatiko likidazioa egingo du ondorengo kasu hauek kontutan izanik:

1.  Uraren horniketarako kontraturik ez izatea.               

2.  Edozein prozedura erabiliz, kontagailua edo neurgailuaren erregistroa maneia­tze­a edo alda­tzea.

3.  Emarian eta neurgailuaren aurretik desbideraketak egitea, izaera iraunkorrez nahiz egoera bati eran­tzu­teko.

4.  Urari kontratatutako bestelako erabilerak ematea, aplikatu beharreko tarifaren arabera kon­tsu­moen fakturazioan eragina izanik.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k dagokion likidazioa egingo du, kasu bakoi­tza­ren arabera eta honako era honetan:

1 kasua.  Iruzurragatiko likidazio bat egingo da eta bertan iruzurrezko egin­tza horretan erabili beharko liratekeen instalazioei arauz egokituko li­tza­izkiokeen kontagailuen kapazitate nominaleko kon­tsu­moa ego­tzi­ko da, beti ere, titulartasuna edo aipatutako instalazioen erabilera eskubideak eskuratu eta detektatutako iruzurra zuzendu bitarte igarotako denboran eguneko hiru ordutako kon­tsu­moa izan dela iri­tziz; nolanahi ere, ez da urte betetik gora luzatuko aipatutako epe hori. 

2 kasua.  Instalatutako kontagailuko edo aparailuko markaketak fal­tsu­tu badira, berauen fun­tzio­namendu okerra eragiten duten prozedura edo gailuak erabiliz, iruzurraren zenbatekoaren likidazioa finka­tze­ko oinarri gisa nominalaren kapazitatea hartuko da eta kontagailuaren azken egiaztapen ofiziala egin eta iruzurra zuzendu bitarte igarotako denboran eguneko hiru ordutako kon­tsu­moa izan dela iri­tzi­ko da; nolanahi ere, iruzurraren egileari denbora-epe horretan ordaindu dituen kon­tsu­moak deskontatuko zaizkio.                

3 kasua.  Iruzurra egin bada emaria kontagailuaren aurretik desbideratuz, lehen kasuan bezala likidatuko da horniketa kontraturik izango ez balitz, eta ez da kontagailuan neurtutako uraren deskonturik egingo.

4 kasua.  Kasu honetan, erabilera okerra eman zaion ur kopuruaren likidazioa Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren alde egingo da eta, hala, urari ematen zaion benetako erabilerari aldi bakoi­tze­an dagokion tarifaren eta kontratatutako erabilera kontutan izanik aplikatu zaion tarifaren arteko diferen­tzi­a kon­tsu­moari aplikatuz egingo da. Aldi edo denbora-epe hori ezingo da urte betetik gorakoa izan.         

Kontagailuaren emari nominal­tzat hartuko dira, kontrakorik erakusten duen frogarik aurkezten ez den bitartean, ondorengo taulan kontagailuaren diametroaren arabera, jaso­tzen direnak.

Kalibrea/mm.                               Emari nominala (m³/h)

13 mm.                                                    1,5

15 mm.                                                    1,5

20 mm.                                                    2,5

25 mm.                                                    3,5

30 mm.                                                    6,0

40 mm.                                                  10,0

50 mm.                                                  50,0

65 mm.                                                  65,0

80 mm.                                                120,0

100 mm.                                              180,0

125 mm.                                              180,0

150 mm.                                              250,0

200 mm.                                              480,0

Kasu guztietan eta aurreko pasartean ezarritako manamenduen arabera ondoriozta daitekeen zenbateko horri, saneamenduko tasa eta gainon­tze­ko zergak aplikatuko zaizkio eta, ondorioz, egiten diren likidazio horietan jaso beharko dira.

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k egiten dituen likidazioak interesatuei jakinaraziko zaizkie eta, hauek bere aldetik, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

XIII. ATALBURUA

TARIFAK EZARTZEKO SISTEMAK

91. artikulua.  Baldin­tza Orokorrak.

Ordenan­tza honetako ondorioetarako, tarifa-sistema izango da, abonatutako per­tso­nak ordaindu beharreko prezioa osa­tzen duten kon­tze­ptuen mul­tzoa, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k bere zerbi­tzu­ak eskain­tze­ko oreka ekonomikoa eta fin­tza­ntzieroa lor­tze­ko eta hari eusteko ordain­tzen dena, alegia.

92. artikulua.  Adukzioa, trata­tze­a eta banaketa.

Gorde­tze­ko, ur edangarria trata­tze­ko eta abonatuenganainoko banaketa kostuei dagokion kopurua da.            

92.1 artikulua.  Kuota Finkoa.

Erabil­tzai­leek erabilgarritasunagatik, aldian aldian eta berdin zerbi­tzu­a erabil­tzen edo erabil­tzen ez bada, ordaindu behar duten kopuru finkoa da. Prezioa uraren erabilera, kontagailuaren diametroa eta hornitutako uraren motaren arabera aldatuko da.

92.2. artikulua.  Kuota Aldakorra edo Kon­tsu­moko Kuota.

Abonatutako per­tso­nak aldian aldian izan duen kon­tsu­moaren arabera ordain­tzen duen kopurua da. Prezioa uraren erabilera eta hornitutako uraren motaren arabera aldatuko da.

92.3. artikulua.  Prezioak gaurko­tzea.

Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioari kon­tze­ptu honi buruzko zenbatekoak urtero gaurko­tze­ko baimena ematen zaio, Kon­tsu­morako Prezioen Indizea, Instalazio berriak eta Horniketa Sistemak mar­txan jar­tze­ko eta ustia­tze­ko eratorritako kostea edo zerbi­tzu­an izandako fun­tse­zko hobekun­tza eta, bere kasuan, legegin­tza berria erreferen­tzi moduan hartuz, guzti hori prezioaren gehikun­tza arrazoi­tzen duen nahitaezko ekonomiko-finan­tza txo­stenean jasota.

93. artikulua.  Saneamendua eta Arazketa.

Hondakin urak jaso­tze­ko, garraia­tze­ko eta arazteko kostuei doakien kopurua da.

93.1. artikulua.  Kuota Finkoa.

Erabil­tzai­leek erabilgarritasunagatik, aldian aldian eta berdin zerbi­tzu­a erabil­tzen edo erabil­tzen ez bada, ordaindu behar duten kopuru finkoa da. Prezioa uraren erabilera eta kontagailuaren diametroaren arabera aldatuko da.

93.2. artikulua.  Kuota Aldakorra.

Abonatutako per­tso­nak aldian aldian izan duen kon­tsu­moaren arabera ordain­tzen duen kopurua da. Prezioa uraren erabileraren arabera aldatuko da.

93.3. artikulua.  Prezioak gaurko­tzea.

Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioari kon­tze­ptu honi buruzko zenbatekoak urtero gaurko­tze­ko baimena ematen zaio, Instalazio berriak eta Hondakin Uren Arazketa Sistema beharrezkoak mar­txan jar­tze­ko eta ustia­tze­ko eratorritako kostea edo zerbi­tzu­an izandako fun­tse­zko hobekun­tza eta, bere kasuan, legegin­tza berria erreferen­tzi moduan hartuz, guzti hori prezioaren gehikun­tza arrazoi­tzen duen nahitaezko ekonomiko-finan­tza txo­stenean jasota.

94. artikulua.  Saneamendu Plana.

Ur edangarria horni­tze­ko eta hondakin urak arazteko, modu egokian, beharrezko den azpiegitura berria jar­tze­ko kostuei doakien kopurua da eta abonatu guztiek solidaritatez ordaindu behar dutena.            

94.1. artikulua.  Kuota finkoa.

Erabil­tzai­leek aldiro ordaindu behar duen kopuru finkoa da. Prezioa uraren erabilera eta kontagailuaren diametroaren arabera aldatuko da.

94.2. artikulua.  Kuota Aldakorra.

Abonatutako per­tso­nak aldian aldian izan duen kon­tsu­moaren arabera ordain­tzen duen kopurua da. Uraren erabileraren arabera aldatuko da.

94.3. artikulua.  Prezioak gaurko­tzea.

Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioari kon­tze­ptu honi buruzko zenbatekoak urtero gaurko­tze­ko baimena ematen zaio, Kon­tsu­morako Prezioen Indizea, Hornidura eta Arazketa gaietan beharrezko den inber­tsi­o berria eta finan­tza-merkatuko Interes motak, guzti hori prezioaren gehikun­tza arrazoi­tzen duen nahitaezko ekonomiko-finan­tza txo­stenean jasota.

95. artikulua.  Zergak.

Faktura­tzen diren kon­tze­ptu desberdinei une bakoi­tze­an aplikagarri zaizkien zergak jasoko dira fakturetan.

 

XIV. ATALBURUA

ERREKLAMAZIOAK ETA JURISDIKZIOA

96. artikulua.  Baldin­tza Orokorrak.

Toki Administrazioaren gaietan indarrean dagoen legedian ezar­tzen den prozedurarekin bat etorriz, eta Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-ren jardueren eta erabakien aurka egiteko egoki irizten diren bideak hauta­tze­aren kalterik gabe, zerbi­tzu­ak eskain­tze­ko baldin­tzen inguruan sor­tzen diren erreklamazioak, zalan­tzak eta interpretazioak, kasu bakoi­tze­an eskudun den Administrazio Publikoko organoak erabakiko ditu bide administratiboan.

Aurreko pasartean ezarritakoaren kalterik gabe, Justiziako Auzitegiei dagokie, beren jurisdikziopeko gai propioetan eta alde interesatuaren eskaerari eran­tzu­nez, esku har­tzea.                

Nolanahi ere, eta Ordenan­tza honetan arau­tzen diren zerbi­tzu­etatik eratorritako harremanen ondorioz Gipuzkoako Ur Kon­tso­rtzioaren eta abonatutako per­tso­nen artean sor­tzen diren auziak, Donostiako, Tolosako, Eibarko, Bergarako eta Azpeitiko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikziopean egongo dira, beste ezeini uko eginez.      

XEDAPEN IRAGANKORRAK

  1. Arau hau indarrean jar­tzen den egunean, eraikun­tza ezaugarriei dagokionean exiji­tzen diren betebeharrak bete­tzen ez dituzten ku­txe­tak, erregistro kaxak eta kontagailuen bateriak jaso­tzen dituzten gelak, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k homologatutako sarraila sistema hartu beharko dute.                

  2. Ordenan­tza hau indarrean jar­tzen den egunean kontratu edo polizarik ez duten abonatutako per­tso­nek ez dute sinatu beharrik izango horniketaren erabileran aldaketarik izaten edo egungo eskubideen eskualdaketa edo subrogazioa izaten ez den bitartean. Nolanahi ere, Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A.-k horniketaren egoera erreala argi­tze­ko beharrezkoa iri­tzi­ko balu, kontratua sina­tze­ko proposamena egin ahal izango du.

 

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenan­tza hau eta eranskina Osoko bilkuran (e)an onartuta izan zen eta 2005eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da.

 

ERANSKINAK