Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Legealdi plana

Tokiko ekonomiaren sustapena

Jasangarritasun ekonomikoa

Eguneroko kudeaketan aurrera eramandako zorroztasuna eta zuhurtzia udal  ekonomia osasuntsu mantentzeko helburua betez jarraitzen du. Honela etorkizunean garrantzi handiko proiektuak abian jarri ahal izango dira Beasain hobe bat izateko. Beasain erreferente bihurtzeko ekimenak izango dira.

Pertsonei enplegu duina bermatzeko merkataritza, zerbitzu eta enpresen aldeko ekimenek tokiko ekonomia indartsu mantentzea ahalbidetuko dute, Beasain, industria erreferente izaten jarraitzeko eta lanerako zein bizitzeko erakargarria izan dadin.

TOKIKO SUSTAPEN EKONOMIKOA
(*)  GJH
Langabetuentzat enplegu plana: formakuntza eskaintza 8, 10
Ekintzailetza-Coworkinga sustatu 8
Merkataritza sektorearekin elkarlana sektorea indartzeko (oinezko metroa, etxe-atarietan buzoiak...) 8, 9
STEAM programa sustatu: emakume gazteak ikasketetara bideratzeko 8, 10
Talentua eskualdean mantendu eta erakartzeko ekintzak 8, 9
Tokiko merkataritza sustatzeko takilak instalatzea herriko gune desberdinetan 11, 12
Azokaren sentiberatze kanpainak: eskualde eta toki mailan 11
BEASAIN ERREFERENTE IZATEKO EKIMEN ESTRATEGIKOAK
(*)  GJH
Olaran eraikina birgaitu talentu etxea bihurtzeko 8
Antzizarren atletismorako modulu estali bat egiteko lanketa 3
Beasain mugikortasun teknologia berrien elkargune 8
Antzizar District Heating: Industriako hondar-beroaren berrerabilpena kiroldegiko ur-berokuntza sistema hornitzeko 7, 13
UPV-EHU Uda Ikastaroak: Ateak ireki dantzan, Biharko Mugikortasuna, 15 min-ko hiria 11, 14