Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
TAO

Egoiliar-baimena

Egoiliarrentzako bi baimen eredu daude: ZE, S1 eta S2 sektoreetako egoiliarrentzako baimena eta landa-auzoetako egoiliarrentzako baimena.

ZEIN DIRA BALDINTZAK?

ZE, S1 edo S2 sektoreetako egoiliar-baimena lortzeko, honako baldintza nagusiak bete behar dira:

-Aipaturiko sektoreetako batean erroldatuta egotea.

-Baimendu nahi den ibilgailua helbide berean erregistratuta egotea.

-Pertsona interesduna ez dadila izan sektore berean dagoen garaje plaza baten jabe. Bai lortu ahalko du baimena plaza hori errentan emanda duela justifikatzen badu.

Landa auzoetako egoiliar-baimena lortu nahi baldin bada, honako baldintza nagusiak bete behar dira:

-Beasaingo landa-auzoetako batean erroldatuta egotea.

-Baimendu nahi den ibilgailua helbide berean erregistratuta egotea.

NON APARKATU DEZAKET BAIMENAREKIN?

ZE sektorean baimendutako egoiliarrek bere sektoreko gune gorrian aparkatu ahal izango dute.

S1 edo S2 sektoreetan baimendutako egoiliarrek, dagokien sektoreko egoiliar gunean (B/R) edo gune urdinetan aparkatu ahal izango dute.

Landa auzoetako egoiliar baimenduek edozein gune berdetan aparkatu ahal izango dute.

NON ESKATU DAITEKE BAIMENA?

Beasaingo Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edota hitzordu bitartez Udaletxeko OTA bulegoan, Udaltzaingoaren ondoan kokatzen direnak.

Informazioa

Telefonoa: 661202832

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Webgunea: www.beasain.eus