BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2015
Bildumaren zenbakia: 23
Egilea: Jose Zufiaurre Goya

Bildumaren hogeita hirugarren ale honetan, Beasaingo irakaskuntzari errepasoa emango dio Josetxok. Hasi orain 300 urte Beasain, Gudugarreta eta Astigarretako eskola publikoetan eskolak emateko Domingo Artieda kontratatu zutenetik, eta egun ezagutzen ditugun ikastetxeen sorrerara arteko bidea erakutsiz.

Hasiera batean, egilearen asmoa Beasaingo Ikastolaren sorrerari eta garapenari buruz idaztea zen, 2015eko urtarrilaren 7an ikastola sortu zela 50 urte bete zirelarik. Eta ikastola sustatu zuen bost gurasoetako bat izan zenez bera, halako lan bat idazteko ezagutzak bazituela iruditu zitzaion. Baina laneko eskema zehazten hasi zenean, Jose Zufiaurrek pentsatu zuen merezi zuela esfortzu handiago bat egin eta Beasaingo irakaskuntza ikertzea, berri dokumentatuak daudenetik hasita.

Beraz, liburu honetan irakurleak herriko ikastetxe ezberdinen inguruko datuak izango ditu, bai udal artxibategian eta bai ikastetxeek emandako liburuetan dauden datuak, hain zuzen. Helburua, historia gainetik azaltzea da.

Ikerketaren sakontasunari dagokionez, laurogeigarren hamarkadaren hasierara arte ikertu da, urte hartan ematen ziren ikastaroei eta ikastetxe edo prestakuntza zentro bakoitzak zituen ikasleei buruzko datu homogeneo batzuk sartuz.

Bukatzeko, esan nondik gatozen jakitea ezinbestekoa dela, nora joan behar dugun jakin nahi badugu. Hona hemen, horretan lagunduko digun beste liburu bat.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 2015. Irakaskuntza Beasainen. Euskara (8.40 MB)