BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2014
Bildumaren zenbakia: 22
Egilea: Martin Garcia Garmendia

Lau mende atzera, 1615era, garamatza Martin Gartziak idatzitako liburu honek, Beasaingo gizarte hura nolakoa zen adieraziko digu eta garai hartako gizartean oinarrizkoak ziren ezaugarri eta elementu nagusiak erakutsiko dizkigute liburuaren barruan aurkituko dituzuen argazki ugariek.

Hala ere, Beasaingo herri gunea 1615ean nolakoa zen jakitea ez da lan erraza, orain zehazten zailak diren xehetasun asko dago eta. Esate baterako, herriaren inguruko etxe zahar baserrietan erreparatzen badugu, 1615ean herri gune txiki hartan zegoen eraikin kopurua jakin daiteke nahikoa zehaztasun handiarekin, nagusiki horiek izenei, zerga-ordainketei, akordio eta auziei edota maiorazkoen inbentarioei esker; haatik, ia ezinezkoa da zehaztasunez ezagutzea etxe zahar horiek zer nolako arkitektura erakusten zuten jatorrian.

Beti pentsatu izan dugu 1615ean pertsona haiek nola eta non bizi ziren ezagutu eta hedatzeko modurik egokiena herri gunea birsortzea dela, halako irudizko modu batean (horrek dakartzan zailtasun guztiekin), Elena Gibello Urretavizcaya artista eta arkitektoak gure argibideak jarraituz egin duen bezala. Ditugun datuak kontuan hartuz burutu du lana, nahiz eta hasiera batean soilik eskalan emandako oinplano xume bat helarazi diogun, Oria ibaiaren maisu-lerroak, herri gune ñimiño hartako egituraketa orokorra, bertako erreken ibilbidea edota ohiko errepideak barneratuz; hortik aurrera, bere artea eta egintza ona lagun, XVII. mendearen hasierako auzotar apal haien ingurunea zen herri gune xume eta historiko hura iruditan islatzea lortu du.

Duela laurehun urte zeuden bertsioak nolakoak ziren ez dakigunez, marrazkian agertzen diren etxeak erabat irudizkoak dira, nahiz eta ahalik eta errealismo handienarekin marrazten saiatu garen birsortze horretan dagoen guztia: bideak, errepideak, etab.

Beasaingo udalerriaren 400 urteurreneko gainontzeko ospakizun eta omenaldi guztietan egin duen bezala, Beasaingo Udalak ale honen argitalpenarekin garai hartako beasaindar xumeenei eta apalenei eskerrik beroenak eman nahi dizkie, gaur garena izateko bidean jarri zutelako gure herria.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 2014 Beasaingo herrigunea 1615ean Euskara (6.47 MB)