Beasaingo elkarte herrikoiak
Argitarapen urtea: 1992
Bildumaren zenbakia: 1
Egileak: Elkarteak
Elkarte Herrikoiak Gipuzkoan berezitasun bereziko dituzten fenomenoak dira, eta industria aldaketekin zuzenki erlazionaturik daude, Rafael Aguirre Francok gai honi buruz duen liburuan adierazten duen bezela.
Beasainen, Donostian garai haietan zeudenen eredua jarraituz sortu ziren. Gero, urteen joan-etorrian hasierako paradigmak bide desberdinak jarrai zituen. Hala eta guztiz ere, funtsean, sukalde eta sotoaren gestio kolektiboa bezalako oinarrizko elementu batzuek beti mantendu dituzte.
Beren historian, gure elkarteak ekintza-ekimen, kirol, kultur,...eta gastronomi arlokoen suspertzaile biziak izan dira. Era berean, betidanik laguntzeko eta beraien partaidetza behar zuen edozein ekintzatan parte hartzeko jarrera azaldu dute. Guzti horregatik, bere garaian bilduma eta argitarapen duen egitaraua planteiatu genuenean, gure artean hain sustraituak ditugun "txoko" hauen historia egitea hautatu genuen.
Ekimena ongi hartua izan zen eta hemen dugu lan hau. Esan beharrik ere ez dago ordea., Elkarte desderdinetako Zuzendaritza-Batzordeen laguntzarik gabe, lan hau egitea ezinezkoa izango zatekeela.
Hona hemen liburuan aztertzen diren elkarteen zerrenda:
- Sociedad Usurbe
- Sociedad Pelotazale Murumendi
- Sociedad de Caza y Pesca Aitz-Zorrotz
- Sociedad Ajedrecista Alfil
- Sociedad Coral Loinaz
- Sociedad de Montaña Aitzgorri
- Sociedad Cultural Recreativa Beti-Bizi
- Sociedad Bareak
- Sociedad Jesus Larrñaga
- Arrano Kultur Elkartea
Salmenta Prezioa: doan
Eskuratzeko Modua
1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte.
PDF formatoan deskargatu
pdf 1992 Beasaingo elkarte herrikoiak (11.00 MB)