Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Beasaingo paperak

Baserritarren iraganeko lan-egutegia

Argitalpen urtea: 2019
Bildumaren zenbakia: 27
Egilea: Jose Zufiaurre Goya

 

Beasaingo Paperak bildumaren 27. ale honetan Jose Zufiaurre Goyak  idatzitako “BASERRITARREN IRAGANEKO LAN EGUTEGIA” izenburua duen liburua dugu.

Ale honetan, egileak gure izate eta nortasunaren herriekin bat egitera proposatzen digu. Beasain industriaren baitan hazi, handitu eta sendotu den herria bada ere, ezin dugu ahaztu bere lurrari eta honek emandakoari esker bizi eta iraun duen mendeetan.

Baserria eta lurra ziren eta dira beasaindarron sena, eta gure izate, nortasun eta ondarea horren baitan eraiki eta oinarritzen dira.

Idazleak bere maisua izan zen Jose Migel Barandiaran Jaunaren eskutik egindako lanari esker, beasaindarrok badugu eskuartean aipatutako ondare horren bilduma, gure arbasoen bizimodu, lan ohitura eta usadio zaharren lekukoa. 

Gaur egun horietako asko galdu badira ere, beste batzuk jarraitu egiten dute. Hori dela eta, ahanzturak eragindako hutsunea betetzera dator Beasaingo Paperen ale hau.

Liburuan baserriko  lanekin lotutako ia 200 argazki aurkituko ditugu, testua hobeto ulertu eta gure arbasoak duela 150 urte  nola bizi ziren ezagutzeko lagunduko digutenak.

Bukatzeko, esan nondik gatozen jakitea ezinbestekoa dela, nora joan behar dugun jakin nahi badugu. Hona hemen, horretan lagunduko digun beste liburu bat.

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailera, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

Deskargatu pdf formatuan: Baserritarren iraganeko lan egutegia