BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2018
Bildumaren zenbakia: 26
Egilea: Martin Garcia Garmendia

 

Beasaingo Paperak bildumaren 26. ale honetan Martin Garcia Garmendiak idatzitako “BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI-OHARRAK” izenburua duen liburua dugu.

Lehen urte haietan, Beasainen, Gipuzkoako beste herri batzuetan bezala, mendizale-elkarteak zenbait futbol-klub afizionatuen babesean sortu ziren. Mendizale-talde horiek herriko gazte-koadrila desberdinek osatuak zeuden. Egun, ondo asko dakigu txango haiek gaurko mendizaletasunaren oinarria izan zirela.

Martin Garciak garai hartako testuinguruan sartzea gonbidatuko gaitu berak eta garaiko mendizaleek bizitakoaren inguruko kontakizunei esker, mendigune desberdinetan naturak eskaintzen dizkigun irudi ederrei esker eta mendizaleek beren ibilbideetan topatuko dituzten mendiko faunari esker.

Salmenta Prezioa

Liburua: 10 €

Eskuratzeko Moduak

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailera, bertara joanda, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. salmenta prezioa gehi garraioa ordainduz.

PDF formatoan deskargatu

pdf 2018 BEASAIN 1920 1970, GARAI BATEKO MENDI OHARRAK Euskara (29.86 MB)