Aitor Aldasoro alkateak bisita egin dio urtero legez eta lore sorta oparitu dio

Egunero paseatzera irteteko ohiturari eusten dio eta beti bezain temati eta jenioz betea izaten jarraitzen du Emiliana Garciak familiartekoek diotenez. Buruz argi eta osasunez ondo dago Emiliana Garcia bere 105 garren urtebetetze egunean.

Aitor Aldasoro alkatea bere etxean izan da Emiliana zoriontzen eta lore sorta oparitu dio egun urte gehien bete dituen herritarrari. Senarra Vicentek aurten beteko ditu 100 urte, urrian, eta duela hilabete eta erdi jaio da bere bosgarren birbiloba, Ander. Jaio zenean hantxe izan zen bisitan ospitalean Emiliana.

Etxean esan dutenez, eguberriko azken eguna gaur da beraientzat. Emilianaren urtebetetzearekin bukatzen dira egun hauetako ospakizunak. Ohikoa den familia-argazkian irribarretsu agertu da. Bejondeizula eta horrelaxe jarraitu Emiliana!

emiliana 105 1Bosgarren birbiloba duela hilabete eta erdi jaio zen