La Salle-San José ikastetxeko ikaslea naiz; Maddi dut izena eta LH 5.mailan nago. Isila eta lotsatia izan arren, oso neska alaia eta irrifartsua naiz.
Zeharkako txirula jotzen dut eta padelen jolastea oso gustukoa dut; halere, gehien gustatzen zaidana nire lagunekin jolasean aritzea da.
Saria irabazten dudan bigarren urtea da eta aurten ere, ilusio handia eman dit; istorioa zuen gustukoa izatea espero dut, ea zer deritzozuen. Saria, egoera jasangaitzan dauden siriar haurrei eskeintzen diet baita nire familiari ere.