Jone Sukia naiz, 16 urteko beasaindarra. Betidanik La Salle ikastetxean ikasi izan dut eta bertan nire azken urtea den honetan nire lehen saria jaso dut.
Irakurtzea gustuko dut eta idaztea gehiago kostatzen zaidan arren, saiatzen naizenean nahiko ondo ateratzen zaidala uste dut. Nire idazlanaren gai nagusi bezala maitasuna hartu dut eta zuek ezinezko maitasun hau ahalik eta gertuen sentitu dezazuen saiatu naiz.