Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

Maite Perez Azurmendi. 2 SARIA, PROSA. Herio baten morroi

Maite Perez Azurmendi beasaindarra nauzue, 2001eko maiatzaren 3an jaioa. Irakurtzea gehiegi gustatzen ez zaidan arren, erraz ateratzen zaizkit hitzak idaztean. Nire idazlanaren gaia zein izango zen argi nuen (heriotza) eta ipuinean hitz hori ez agertzeak gainerako hitzekin jolastea ahalbidetu dit.

Ahal izan dudan guztietan hartu dut parte Beasaingo Idazlehiaketan, baina aurtengoa izan da orain arte jaso dudan sari bakarra. “Orain arte” bai, parte hartzen jarraitzeko asmo baitut.

Txikitatik aritu naizen La Salle Ikastetxean nire azken urtea dela aprobetxatuz, bide luze honetan (jada igarota, motza izan denaren inpresioa dut) bidelagun izan ditudan bai ikaskide, irakasle, bai eta ikastetxea osatzen duten partaide guztiei eskerrak ematea besterik ez dut. Mila esker danoi!

Eta zu, idaztean nik sentitu dudana senti dezazun gonbidatzen zaitut! Gustuko izango duzulakoan...

 

pdf Maite Perez Azurmendi, Herio baten morroi (57 KB)