15 urteko neskatila Zaldibitar bat naiz, eta nire izena Uxue Iruretagoiena Andres da. Aurten, DBH3 egiten ari naiz Ordiziako Jakintza Ikastolan.
Hainbat gauza egitea dut gustuko, hala nola, margotzea, musika instrumentuak jotzea, kirola, idaztea eta nola ez bertsoak sortzea. Orain dela urte batzuk hasi nintzen bertsoen munduan, eta geroztik, errima eta doinu gozoen artean nabil murgildurik.
Nire bertso hauetan, arrantzale baten istorioa isladatu nahi izan dut, hauen lanbidea, garrantzitsua eta era berean astuna iruditzen zaidalako. Denborak ere, itsasoan aurrera egiten du, baina etxean, familiakoekin zaudenean baino astiroago…. Hori guztia erakusteko modurik onena zein, eta bertsoen bidez dela deritzot! Hori dela eta, doinu polit bat aukeratzea gomendatzen dut eta arrantzale honen bizimodua abesten hastea besterik ez!
pdf
Uxue Iruretagoiena Andres, Itsasoan zehar murgilduz
(59 KB)