Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

Maddi Urdangarin Ollo. 3 SARIA, PROSA. Looking for paradise

Neure burua aurkezteko eskatu didate, eta hemen nauzue, ispiluari so, pentsakor, nor naizen guztiz argitu ezinik.

Geure buruari askotan egin izan dizkiogun galderek lausotzen didate gogoa, eta eskuak aurpegira eramaten ditut errealitatearen eta ametsaren muga fin hori aurkitu nahian. Aitortu behar dut ez dela erraza, eta askotan, oharkabean gainera, nahiago izaten dugula errealitateari bizkarra eman, baita, apika, neuk ere. “Looking for paradise” ipuinak, ordea, leku eta momentu desegokian bizi izandako mutil baten bizipenetan oinarrituta, norbanakoak errealitate krudelaren aurrean zer nolako barne indarra izan dezakeen islatu nahi du. Asko dira, Naymen antzera, mundu bidegabe honetan bizitzen ikasi ez dutenak, eta baita protagonistaren antzera, aurrera egin eta zoriontsu izatera iritsi direnak ere. Beraz, nik, Maddi Urdangarin Ollok, bigarren batxilergoko Txindoki institutuko ikasleak, ispiluaren aurrean eta errealitateari parez pare begira, bidegabekerien eraginez joan direnen memorian eskaintzen dizkizuet, zuei guztioi, ondorengo lerroak.

 

pdf Maddi Urdangarin Ollo, Looking for paradise (82 KB)