Martin Kortaberria Larrea. 1 SARIA, PROSA. Hilartiz, C minor, op.1
Gaztea naizela uste dut oraindik, baina zahar izatera doakit sarritan burua. Pitzatuta nagoelako, agian. 18 urte beteak ditut, eta 81ekin imajinatzen dut ene burua, noizbait adin horretara heltzekoa banaiz. Pitzatuta nagoelako, ziur.
Honako hau ez da nire hilartitza, hala ere. Baina bai nire Alter Ego batena, beharbada izan nintekeenarena. Gozatuko duzuelakoan, adio, hau baita nire agurra.