Gaia: Haurrak jolasean Beasainen
Aurkezpena
Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia euskara hutsean eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.
2022 urteko egutegian ikusi nahi ditugu haurrak jolasean Beasainen. Urteen poderioz jolasak aldatzen edo eraldatzen joan dira, baina beti presente egon dira pertsonaren garapenean ezinbestekoak direlako. Jolasaren bidez haurrak, besteak beste, irudimena garatzen du eta gizartearekin konektatzen da. Garai bateko haurrak eta gaur egungo haurrak Beasaingo txokoetan, plazetan, parkeetan, auzoetan, mendietan edo beste leku batean ikusi bahi ditugu. Bakarrik, helduekin edo beste haur batzuekin. Jolasteko erabiltzen dituzten trasteak ere azaldu daitezke argazkietan. Hori bai, gunea Beasain dela ondo ikustaraztea ezinbestekoa da.
Baldintza orokorrak
Izen ematea eta bidalketa
Epaimahaia
Beraien erabakia eztabaidaezina izango da.
Argazkiak erabiltzeko eskubidea
Beasaingo Udalak, argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.
Jabetza intelektuala
Parte-hartzaileak dira oinarri hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzearen erantzule bakarrak, batez ere legezko betebeharrak, eta Beasaingo Udala ez da, inola ere, horiek egindako ez-betetzeen erantzule izango.
Datu pertsonalen babesa eta irudi-eskubideak
Datu pertsonalak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotako datuen babesari buruzko araudiaren eskakizunen arabera tratatuko dira.
Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko baimenean eta lehiaketaren oinarri arautzaileen onarpenean oinarritzen da (DBEOaren 6.1.a.). Halaber, adostasuna kendu ahal izango da, aldez aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari eragin gabe.
Parte-hartzaileek beren informazio pertsonalaren egiazkotasuna, zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatu eta erantzuten dute, eta 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen berariazko baimena lortu izana, aurkeztutako obren irudietan agertzen diren pertsonei dagokienez.
Halaber, parte-hartzaileek bermatzen dute 1/1982 Lege Organikoaren, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa, eskakizunak betetzen dituztela, eta beren obretan hirugarrenen irudia erabiltzeko legezko baimena eta/edo gaikuntza dutela.
Datuak lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, amaitu ondoren, legeek edo nahitaez bete beharreko arauek ezarritako betebeharrak eta erantzukizunak betetzeko legez ezarritako epeetan, edo agintaritza eskudunak, zuzenbidearen arabera, hala eskatzen duenean.
Tratatzen ditugun datuak beharrezkoak dira lehiaketa kudeatzeko, lehiakideekin harremanetan jartzeko eta saria emateko. Ez da erabaki automatizaturik hartuko datuetan oinarrituta, eta ez dira erabiliko pertsonaren profila egiteko.
Datu pertsonalak ez dira hirugarrenei komunikatuko, ezta hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferituko ere.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Beasaingo Udalari idatzizko eta sinatutako eskaera bat bidaliz honako posta-helbide honetan: Loinazko San Martin Plaza, 1, 20200 – Beasain. Halaber, kontrol-agintaritzan erreklamazioa jartzeko eskubidea duzu (http://www.avpd.euskadi.eus).
Tratamenduaren arduraduna Beasaingo Udala da. Tratamenduaren arduradunarekin edo datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke (Loinazko San Martin Plaza 1, 20200 - Beasain) edo (udala@beasain.eus).
Sariak eta sarien banaketa
Jasotako argazkietatik hamabi aukeratuko dira 2022. urtean Beasaingo Udalak argitaratuko duen egutegian erabiltzeko eta hamahirugarrena azalerako.Hamahiru argazki hauek 60na euroko saria jasoko dute.
Sari banaketa: Banaketa 2021ko abenduaren 17an burutuko da erakusketaren inaugurazioarekin batera Covid 19ak eragindako egoerak horrela uzten badu.
Erakusketa
Arauak betetzen dituzten aurkeztutako lanekin Usurbeko erakusketa aretoan erakusketa egitea aurreikusten da 2021ko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 6rarte, parte hartze nahikoa bada. Saridunek ezingo diote uko egin, saria jaso ez dutenek ez bezala.
Parte hartzea handia bada 50 lan baino gehiago ezingo dira erakutsi. Hau horrela, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren erakusketan parte hartuko duten lanak.
Lanak jasotzeko epea
Erakusketan parte hartuko duten saritu gabeko lanak, 2022ko martxoan jaso ahal izango dira Beasaingo Udaletxean. Aipatutako epean lanak jaso gabe utziz gero, Udalak, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du eta, ondorioz, inolako eskubide eta kalte-ordainik aitortu gabe material hori suntsitu egingo du.
Oharrak