Ehungarren urtebetetzean Perfecta Gonzalezek Aitor Aldasoro alkatearen bisita jaso du bere etxean. Honelakoetan ohitura denez, ehun urte betetzen dituzten herritarrei plaka edo oroigarria ematen die alkateak Udalaren izenean urtebetetze egunean .  

Duela 20 urte etorri zen Beasainera Perfecta Gonzalez Seguin. 1917ko azaroaren 1ean jaio zen Orense probintziako Xinzo de Limia udalerriko Padroso Sarreaus herrixkan. 1997an, alargundu ostean, bere alaba bakarrarekin bizitzera etorri zen Beasainera. Sinda Miguez alabak dioenez, ongi dago duen adina kontutan izanik. Urtero uda garain jaioterrira joaten dira egonaldia egitera. Sinda Miguez eta Emilio Gomez senar-emazteak aldiz, 50 urtetik gora daramatzate Beasainen bizitzen.   

Perfecta copia

Liernin familiartean egin duten bazkariarekin ospatu dute urtebetetzea. Zorionak Perfecta eta bejondeizula!