Gipuzkoako merkatarien federazioak, Aldundiarekin lankidetzan, Singular Dendak eredua garatuko du Beasaingo hainbat komertzioetan. Helburua komertzioen eraginkortasuna hobetzea da eta horretarako federazioak giza baliabide eta baliabide teknikoak jarriko ditu eta Udalak kanpaina hau garatzeko laguntza eta espazioak

Beasaingo Udalak, udalerrirako merkataritza arloko plan estrategikoaren garapenaren ondotik jasotako emaitzekin aurrera eginez, beste urrats bat eman du tokiko merkataritza sustatu eta indartzeko. Udal gobernuak arlo sozioekonomikoan jarritako lehentasunei begira burutu beharreko beste jarduera bat izango da Singular dendak egitasmoa eta tokiko ekonomia eta kontsumoa hobetzeko helburuarekin jarriko da martxan.

Hori guztia kontutan hartuta, Beasaingo Udalak kanpaina honekin eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, garrantzitsua eta beharrezkoa ikusten dute Beasaingo komertzioaren profesionaltasuna, bereizketa, eraldaketa, lankidetza, posizionamendua eta balorizazio soziala hobetzea.  

Horrela bada, Gipuzkoako Merkatarien Federazioak helburu horiek betetzeko metodologia  Beasaingo udalerriko hainbat komertzioetan ezartzeko konpromisoa hartu du. Horretarako egitasmo hau herriko hainbat merkatariei aurkeztu die udaletxean egindako aurkezpenean eta beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak jarriko ditu programa horren esku. Udalak bere aldetik, 3.000€ jarriko ditu egitasmorako eta hori garatzeko beharrezkoak diren elkartze espazioak ere bai. 

  pdf Zer da Singular Dendak?