2017 Loinatz jaietan ere, eta 2014tik, barraketan ibiltzeko prezioak mantendu egingo dira.

Urtez urte Udalak barraken ordezkariekin erabakitzen ditu zein izango diren bertan ibiltzeko prezioak. Beste urte batez eta jada bada laugarrena, prezioak ez igotzea lortu du. Hau dela eta, haurrentzako bidai bateko txartelak 1,70€ balioko du, helduena 1,90€ eta sei bidaietako bonoak 7€.

Erabaki honekin 2014an ezarri ziren prezioak ez igotzea lortu du Udalak eta mantendu egin dira 2017rako ere. Barraketako arduradunei ez zaie lurzorua okupatzeagatik ezer ere kobratzen. Bai ordea, erabiltzen duten ura eta elektrizitatea.