Ekitaldi berean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatuko erosketak egiteko txeke-sariak banatu dira

Tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari eutsiz, urteetan egindako lanari aitortza egin die 2020an erretiroa hartu duten merkatarie Udalak. Honekin batera, urteroko legez, Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta bozka eman duten erosleen artean erosketak egiteko txekeak banatu dira. 

Sariak ematen  Leire Artola alkatea eta  Elena Ruiz zinegotzia izan dira. Amaitzear den urte honek pandemiak eragindako osasun krisiaren ondorioz, gogor kolpatu ditu Beasaingo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak eta udal agintariek sektore honekiko babesa, gertutasuna eta laguntza mantentzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Udal gobernuarentzat, tokiko ekonomia bultzatzeko eta indartzeko garrantzitsua da udalerriko denda eta saltokietan kontsumitzea. 

Gertukoa konfiantzazkoa izateaz gain arreta pertsonalizatuarekin lagunduta doalako. Tokiko merkataritzaren ezaugarriak balioan jarriz, herri izaera indartzeko laguntzen du eta sozializaziorako elementu ezinbestekoa dela aipatu du tokiko merkataritza indartsua edukitzea.

Erretiroa hartu duten merkatariei omenaldia

Atxikimenduzko hitz hauen ondotik omenaldi eta sari ematearen txanda izan da. Lehenik 2020an erretiroa hartu duten merkatariak deitu eta oroigarri bana eman zaie. Aurtengo omenduak hauek izan dira: Fotoetxeko Joxe Mari Telleria eta Gema Mujika, Orki arropa-dendako Mari Carmen Liebana eta Maria Jesus Irizar Altuna (aurten zendua), Maritxu janari-dendako Maritxu Garmendia Altuna eta Maiur ohial-dendako Maria Urbizu.

Eguberrietako erakusleiho lehiaketako denda irabazleak

Bareak elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako epaimahaia herritarren botoek eta Bareak elkarteko eta Udaleko ordezkari banak osatu dute. Edizio honetan 23 saltokik parte hartu dute eta emaitza hauxe izan da:  

  • 1go saria, Andreak jantziak denda
  • 2.go saria, Kux-kux ume arropa-denda
  • 3.go saria, Jauregi optika

Hiru sarituek garaikurra jaso dute eta denda irabazleak, hau da lehenengo sailkatuak, urte osorako erakusleihoa apaintzeko doako zerbitzua irabazi du (4 erakusleiho, bat denboraldi bakoitzeko).

Erosketa txekeen irabazleak

Herritarren bozketan parte hartu dutenen artean egindako erosketa txekeen zozketan hauek izan dira irabazleak: 

  • 200€: Marina Pérez
  • 100€: Leire Nazabal
  • 100€: Itziar Aizpurua

Merkatari omenduak 2020Merkatari omenduak

erakakusleiho lehiaketaSaltoki sarituak

 erakusleiho lehiaketa2020 1.saria1. saria: Andreak jantzi denda  2 premio: Kux-Kux haurren erropa-denda 2. saria: Kux-Kux haurren erropa-denda  erakusleiho lehiaketa2020 3.saria 3. saria: Jauregi optika