Egun, 16 partzela daude eskuragarri eta izen ematea zabalik egongo da abenduaren 4a arte

Sorreratik, langabezian daudenentzat funtzio okupazionala betetzea izan dute helburu, baita lurra eta naturarekiko lotura indartu, ohitura osasuntsuak sustatu eta aisialdi aktiborako topagune izatea ere 

Helburu soziala lehenesten duten baratze sozialen parkeak hiru urte bete ditu bere sorreratik. Beasaingo Udalak, Kutxa fundazioaren Ekogunearekin eta Caritas Sarearekin elkarlanean jarri zuen martxan egitasmo hau 2017an eta jarraipena emateko asmotan, lankidetza hitzarmena berrituko dute. Horri jarraiki, Udalak Baratze parkeko herri baratzeetan izena emateko epea ireki du orain arteko erabiltzaile batzuk bete baitituzte lagapenaren gehienezko hiru urteak. 

Baratze parkearen onurak

Langabezian dauden pertsonentzat funtzio okupazionala betetzen du baratze parkeak. Gainera Langintza honekin lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiltzeko aukera ematen du lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako dira eta elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen alde egiteko ere balio du. Beste onuren artean ere baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzen du. Aisialdi aktiborako topagunea da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatzen duen gune berdea. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera ematen du, naturarekiko errespetua sustatuz.

Baratze parkea Gudugarreta auzoko Ubiotz eremuan dago kokatua, Estanda lantegiaren atzealdean erreka bazterrean kokatua dago. Orotara 57 lursail edo partzelatan banatua dago Beasaingo parkea, 30 m2 koa bakoitza. Sarea fundazioak 15 lursail kudeatzen ditu helburu sozialari lotuta eta 42 herritarrentzat daude zuzenduta. Horietatik 9 egoera sozial ahulean dauden pertsonak erabiltzen dituzte. Gaur egun 16 baratze edo sail daude hutsik eta hauek eskuratzeko eskaera egiteko epea zabalik aurkitzen da abenduaren 4a arte.

Gipuzkoako Parke sarean barneratua

Beasaingo parkea Gipuzkoako Parke sarean barneratua dago eta sare honek eskaintzen dituen zerbitzuak jasotzen ditu; buletinak (ekitaldi eta aktibitateen berri ematen duena), baratzeen egoeraren jarraipenak, tailer praktikoak, ekitaldiak, baratzetarako material desberdinak, modu ekologikoan kultibatzeko informazio praktikoa, ongarriztatzeko gomendioak, kartara-zerbitzuak kontratatzeko atala, aholku praktikoak, ekimenen agenda, argazki galeriak, eta abar.

Partzela erabiltzeko eskubidea edukitzeaz gain, erabiltzaileek erremintentzako biltegi eta aldagela gisa erabil dezaketen etxola dute bertan, uraskak eta auzo-konposta egiteko guneak ere. Lursailak urtebeteko aldirako ematen badira ere, epea hiru urte arte luzatu daiteke.

Izena emateko baldintzak

Guztira 30 metro karratuko 16 partzela egongo dira oraingoan eskuragarri Beasaingo Baratze Parkean eta interesdunek abenduaren 4a arte izango dute bertako baratzeetan izena emateko epea. Horretarako ezinbestekoa izango da Beasainen erroldatuta egotea azken bi urteetan. 

Izena emateko, halaber, interesdunek eskaera inprimakiak bete eta horiek Udal informazio bulegoan (iGunean) edo erregistro elektroniko bitartez aurkeztu beharko dituzte, gehienez, abenduaren 4an. Eskaera inprimakia eskuragarri pdf hemen (801 KB)

Behin izen emate epea amaituta eta eskaera guztiak jasota, Udalak onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko du eta 5 eguneko epea zabalduko du erreklamazioak egiteko.

Epe hori pasata, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda osatu eta 16 partzelak zozketatuko ditu Udalak.