Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden aretoen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren errebisioa egin behar da. Horretarako, herritarren parte hartzearekin, araudia egin aurreko kontsulta burutuko da.

Xehetasun guztiak udalaren webeko iragarki taulan jarrita dagoen dokumentuan  daude kontsultarako ikusgai.

Era berean, hirugarren sektoreko erabilera izatetik etxebizitza erabilera izatera aldatzeko aukera duten aretoen antolaketa planoa ere iragarki taulan jarrita dago.