Bizitza pertsonalean, familiartekoan eta profesionalean egin den kontziliazio erantzunkideari buruzko diagnostiko fasean, hamar beasaindarretik bederatzik prozesu hau bultzatzearen alde agertu dira

Herrilab egitasmo aitzindari hau, Beasaingo Udalak eta Foru Aldundiak elkarlanean martxan jarri zuten eta familiak, enpresak, eta herritarrak inplikatzen ditu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak diseinatu, frogatu eta ezarri ahal izateko

Egungo egoera zein den egiteko diagnosiak (enpresa, hezkuntza komunitatea, herritarrak, elkarteak eta beste eragileak) udalerriaren egoeraren argazkia utzi du bizitza pertsonal, profesional eta familiartekoan zein den ezagutzeko. Guztira 350 galdetegi egin dira egungo egoera zein den adierazten duen datuen bilketa burutzeko.

Diagnosiak utzitako irudiaren arabera, kontziliazioa oraindik lortu ez den zerbait dela garbi utzi du. Formazioa eta sentsibilizazioa oso baloratuak diren bi aspektu dira eta nahiz eta urratsak eman diren bidea oraindik luzea da. Herrilab proiektuaren bidez, herritarrek generoen roletan eragingo duten familia esparru, hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainen bidezko ekintzak eskatzen dituzte.

Egoeraren diagnosiak ere garbi utzi du haurren zaintzaz emakumeak arduratzen direla gehiago eta horrek euren bizitza profesionalean eragin negatiboa duela. Horretarako lan ordutegia luzatu beharko litzateke. Iritzi guztiak bat datoz esatean, emakume eta gizonen arteko rol soziala aldatu egin behar dela kontziliazio erantzunkidean aurrera egiteko. Oro har, prozesua oso positiboko baloratua izan da interes biziko gaia delako, gaur egungoa eta kontziliazio erantzunkidearen baitan formazio eta sentsibilizazio prozesu baten beharra duena.

Hurrengo fasea

Datorren fasean, analisi honetatik ateratako datuak partekatuko dira eta honela udalerrian aurrera eramango diren kontziliazio erantzunkidean aurrera egiteko ekimenak bilduko dituen ekintza plana landuko da.

Herrilab egitasmoa 2018an Beasaingo Udalak eta Foru Diputazioak abian jarri zuten kontziliazio erantzunkidearen aldeko foru esparruaren baitan. Beasain bere ezaugarri sozio-demografikoengatik, izaera industrialagatik eta elkarte eta herritarren artean duen sareagatik aukeratua izan zen bizitza pertsonal, familiartekoa eta profesionalaren kontziliazio erantzunkidearen egoera zein den aztertzeko laborategi gisa. Egoera honen azterketatik abiatuz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak diseinatu, frogatu eta ezarri ahal izateko eredu bihurtu nahi da. Azken batean eredu baliagarri eta erakusgarri izan daiteke ondoren Gipuzkoa osoko gainontzeko herrietan Herrilab proiektua zabaldu ahal izateko.